Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
euskara ari du kale erronka

2018/09/22, larunbata

Plazatik abiatuta gaur, kale-erronka

Mikel Laskurain eta Miren Gojenola aktoreek gidatuko dute, 12:30etan hasita.

Baietz Hernanik! erronkaren bueltan, euskerari eusteko gon­­­bidapena herrian zehar zabaltzen jarraitzen du Eus­kara Ari Du elkarteak. Horre­tarako, ekintza ugari egin zi­tuen udararen aurretik, eta ondoren, oporretatik patrikak bete jarduera bueltatu da. 

Aurreko asteko antzerkiaren ostean, kale-erronka bota die hernaniarrei oraingo ho­ne­tan. Eguerdiko 12:30etan ha­sita izango da, Plazatik abiatuta.

Atzoko alean Zinkoeneatik abiatuko zela zioen arren, ez da hala.

Ttarla, Musi­ka Eskola, Iraulio Panttalone Bertso Eskola, eta Hatzi Klinbersen laguntza izango dute. 

Sorpresaz betetako ekitaldia
Euskara Ari Du elkarteak ez du xehetasun haundirik eman, sorpresa izatea nahi baitu. Badakigu, ordea, Mikel Lasku­rain eta Miren Gojenola aktoreek dinamizatuko dutela, eta Ttarla dantza taldearen, Musi­ka Eskolako ikasleen, Iraulio Panttalone Bertso Eskolako ki­deen eta Hatzi Klinbers eskalatzaileen laguntza izango du­tela horretarako. 

Plazatik abiatuta, Kaxkoan zehar ibiliko dira, eta bukaera, Tilosetako frontoian izango da.