Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
euskara ari du

2018/09/21, ostirala

Erronkalariek bat bihar, kale-erronkan

Eguerdiko 12:30etan hasiko da Plazatik, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira.

Euskeraz bakarrik ez, ekin­tzaz ere blai hasi dute iraila Eus­kara Ari Du elkarteko ki­deak. Bakean dagoena, ba­ke­­an utzi antzerkia eskaini zuten ostegunean, eta biharko, bes­te deialdi berezi bat egingo dute. Kale-erronka deitu dute, eguer­­­­­­diko 12:30etan abiatuko da. 

Hasiera batean Zinkoeneatik abiatuko bazen ere, Euskara Ari Du elkarteak abiapuntua aldatu du, eta Plazatik abiatuko da kale-erronka.

Laskurain eta Gojenola, gidariak
Mikel Laskurain eta Miren Go­jenolak gidatuko dute kale-ani­­­mazioa, Ttarla dantza taldearen, Hatzi-Klinbers eta Iraulio Pantallone Bertso Esko­lako kideek eta Musika Esko­lako ikasleek lagunduta. 

Sorpresak, kalean zehar
Plazan hasita egingo dute dinamizazioa Kaxkoko kaleetan zehar, eguerditik. Sorpre­satxoak izango dira bidetik, eta bukaera, Tilosetako frontoian egingo dute.
Ekitaldi berezia izango dela iragarri dute, eta horregatik, bertaratzeko gonbidapena lu­za­tu diete bai Baietz Hernanik! egitasmoko erronkalariei, bai­ta hernaniar guztiei ere.