Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani Ereñotzu Astigarraga Goizueta

2019/04/19, ostirala

Ostiral Santua, gurutz bide eta pasio eguna

Gurutz bidea Santa Barbara ermitaraino egiten da Alberro sagardotegitik gora joanda.
Gurutz bidea Santa Barbara ermitaraino egiten da Alberro sagardotegitik gora joanda.

Hernaniko gurutz bidea 08:30etan abiatuko da, Astigarragakoa 10:00etan. Ereñotzun eta Goizuetan ere mezak egongo dira goizez eta arratsaldean Urumea bailarako eliza guztietan, pasio ospakizuna.

OSTIRAL Santu eguna da gaur eta beraz gurutz bidea egiteko eguna. Herri askotan egiten dira, baita Urumea bailarako hainbatetan ere. 

Honela, Her­nanin goizeko 08:30etan ir­ten­go dira Santa Barbara bidean eta Astiga­rragan Andre Maria elizaren inguruan egingo dute 10:00­etan. 08:00etan peniten­tziako sakra­mentuaren egin­ki­zuna egongo da Goizuetan eta 09:00­etan Ereñotzuko San Antonio elizan. 

Arratsaldean, berriz, Jau­na­­ren heriotzaren ospa­ki­zu­nak izango dira: Her­naniko hi­ru eli­zetan, 17:30etan Agusti­netan, 18:30etan San Joan Ba­taiatzailean eta 19:30etan San Jose Langilean; Ereñotzun 18:00­etan; Astigarra­gako An­dre Marian 18:30etan; eta Goi­zuetan 19:00etan.

Bihar Larunbat Santua, Pazko Gaubeila

Larunbat Santuan pazko gau­beila ospatzen da, urteko os­pakizun garrantzitsuena. Ere­ñotzun 19:00­etan, Hernanin 20:00etan, Astigarragan 21:00­etan eta Goizuetan 23:00etan. Floridan eta Agustinetan ez  da ospakizunik izango eta Astigarragan apaiz gabeko ospakizuna kapelan ere ez.