Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
literatura

2018/09/14, ostirala

Erika Elizarik jaso du Igartza Saria

Erika Elizari hernaniarra. Argazkia: Elkar argitaletxea.
Erika Elizari hernaniarra. Argazkia: Elkar argitaletxea.

‘Zendabalitz’ eleberri proiektua aurkeztu zuen hernaniarrak, idazle gazteentzako sariketara, eta berak irabazi du, 12 hautagaien artean. 

Erika Elizari hernaniarrak irabazi du, aurtengo Igartza Saria, 21garren edizioa hain justu. Zendabalitz eleberri pro­­iektua aurkeztu zuen Elizarik, idazle gazteentzako sariketara, Beasaingo Udalak, CAF en­presak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena.
Aurkeztu ziren 12 proiektuen artean, hernaniarrarena aukeratu zuten hiru epaimahaiek; Miren Amurizak, Gara­zi Kamiok eta Igor Estan­ko­nak. Eta beraz, Elizarik jasoko du beka, eleberria idatzi eta argitaratu ahal izateko.

Aireratzeko gai ez den he­gazkin baten barruan kokatuko da Zendabalitz: «hegaldi go­ra­beheratsu baten kronika da. 100 lagun daude hegazkin horretan, atera ezinik. Aire­ra­tze pistatik metro gutxitara gel­ditu da hegazkina, arazo tekniko bat antzeman duelako. Ezusteko horrek, kontzien­tzia turbulentziak sortuko ditu zazpi bidaiarirengan, beraien iraganari edota etorkizunari lo­tutako kezkak piztuz», au­rre­ratu du Elizarik berak.