Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Euskal Jaiak

2018/09/14, ostirala

Pailazoak eta ‘Margolaria’, Euskal Jaiei kolorea jartzen hasteko

Biterira bueltan izango da gaur, Mikel Urdangarin.
Biterira bueltan izango da gaur, Mikel Urdangarin.

Bi emanaldi izango dira gaur, asteburuko Euskal Jaien preludio: Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa, 18:00etan Atsegindegin; eta Mikel Urdangarinen kontzertua, 22:30etan Biterin.

Euskal Jaiek hartuko dute Hernani beste behin, asteburu honetan, egitarau bete-betea­rekin. Eta horren preludio, bi emanaldik jarriko diete umo­rea eta kolorea, gaur bertan.
Aurrena, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ema­nal­dia izango da, 18:00etan hasita Atsegindegin. Urtero antola­tzen du, ‘Hernani’ Musika Eskolako akordeoi taldeak, eta Borobil ikuskizunarekin datoz gaur­ko­an, hiru pailazoak: bo­te­re ha­rremanen inguruan ari­ko dira, betaurreko moreak jan­tzita, Uxue Alberdik idatzitako lau ipuinetan oinarritutako saioan. Emanaldirako sarre­rak salgai daude, Hernaniko bi dendatan: Ikusi-Ma­ku­sin eta Leokadistin.
Eta ondoren, Biterira buel­tan izango da, Mikel Urdan­garin bakarlaria. Kontzertua eskainiko du, gaueko 22:30etan hasita, kultur etxean. Margo­la­ria lana aurkeztuko du, zi­ne­ra ere eraman dutena. Bite­rin bertan erosi daitezke sa­rre­rak, 7,5 euroan.

Euskal jantziak eta sagardoa, asteburuko protagonistak
Astebururako, egitarau zabala prestatu dute aurten ere. Eus­kal Jantzien eguna izango da larunbatekoa, eta ez dira fal­ta­ko antzinako jokuak, txa­ko­lin dastaketa, herri kirolak, erro­meria, Musika Bandaren ema­naldia... Bihar egingo diete ome­naldia, baita ere, Portalondo estan­­ko­ko­ei. Eta igandean, sa­garra eta sagardoaren egu­ne­an, izango dira artisau azo­ka, sa­gardo das­ta­keta, trikitixa eta dantza suelto txapelketak...