Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
urumeako kronika latxe aldizkaria

2018/08/25, larunbata

Latxe aldizkaria prest, bazkide eta erosleentzat

Hamaika abentura biziko dituzte elkarrekin oraingoan ere, Burruntzik eta lagunek.
Hamaika abentura biziko dituzte elkarrekin oraingoan ere, Burruntzik eta lagunek.

Uztailean 0 alea kaleratu ondoren, haurrei zuzendutako Latxe aldizkariaren 1go alea jasotzeko moduan dago, ohiko saltokietan.

Jolas eta denbora-pasa partehartzaileak proposatzeaz gain, Burruntzi protagonistaren aben­­­turak euskeraz irakurrita eta komikien bidez ja­rraitzeko au­ke­ra ematen du Latxe aldizkariak. Uztailean argitaratu zuen Uru­meako Kronikak ume­ei zu­zen­dutako aldizkaria, eta 1go alea kalean izango da asteartean. 

Kronikalari txiki edo harpidedun egin direnek, aukeratu duten tokian jaso ahal izango dute; gainerakoek, bi euroren truke erosi ahal izango dute.

Mandoegin eta ‘Goi-zubi-etan’ barrena, lagun berriekin
Urumea bailarako ondarea, ohi­­turak, ezaugarriak eta ahoz­­kotasuna lantzen dira Latxe aldizkarian, eta aniztasun soziala bezalako balioetan hezteko denbora-pasa eta jolasak proposatzen ditu.
Baina era berean, haur eta gaztetxoak euskeraz irakurtzera bultzatzea da helburua. 

Horretarako, Burruntzi protagonistak Urumea bailarako hainbat txoko ezagutzen lagunduko dio irakurleari, eta bidean egingo dituen lagun berrien bitartez, inguru hauetan naturak eta ondare kulturalak gordetzen dituen altxorrak ezagu­tzeko aukera izango da. Oraingo honetan, Mandoa edo Sol­danela Villosa ezagutuko ditu Burruntzik, eta Goizueta eta bertako erraldoien inguruko istorioak ere entzungo ditu.

Kronikalari txikiek, prest
Dagoeneko Kronikalari txiki edo harpidedun egin direnek, aukeratu duten tokian jaso ahal izango dute Latxe aldizkaria, beraien izenean, asteartetik aurrera. Gainontzekoek, 2 eurotan erosi ahal izango dute, edo nahi badute, harpidedun egin, Kronikako bulegoan edo  latxe@kronika.eus helbidean.