Jaien hasiera dantzarien eskutik

Libe Murua Masid 2018ko eka. 23a, 02:00

Hernaniko Ttarla Dantza Taldeak urte lu­zeak daramatza haur zein gazteei Eus­kal Herriko dantza eta kultura era­kus­ten. Plazaz plaza ibiltzen dira ema­nal­diak egiten eta apirilean 25 urte bete zi­tuz­tela ospatzeko eskaini zuten ema­naldi arrakastatsuaren ondoren, gaur, eguerdiko hamabietan txupinazoa bo­ta­ko dute udaletxeko balkoitik.

Ttarla taldekoek pozik hartu zuten notizia. Andrea Galan, Ttarla Dantza Taldeko kideak, urte askotan egindako la­nari «merezitako errekonozimendua» egingo zaiola adierazi du.

Hala ere, txupinazoa azken momen­tu­rako utzi dutela ere esan du: «Hain­bes­te ekintza genituen egiteko, azke­ne­ra­ko utzi dugula txupinazoa, baina orain gerturatzen ari dela, konturatzen gara zer nolako garrantzia duen». Den­bo­ra aurrera doan heinean ilusio han­di­a­­goa dute eta 25 urte hauetan Ttarlan lanean ibili diren orori gonbidapena luzatu diete. Egun berezia izango da, eta­pa ezberdinetan ibili diren per­tso­nak elkartuko baitira. «Ilusio handiko egu­na izango da eta eskerrak ematen dizkiogu herriari gu aukeratu izana­ga­tik», esan du Galanek. Hala ere, urtero, txupinazoa nork bota, San Joanetako Jai
Batzordeak hautatzen du eta Ttar­la­ko­ek, taldeak 25 urte betetzen dituen honetan, beraiek izango zitekeenaren sumoa zuten.

«Ilusio haundiko eguna izango da eta eskerrak ematen dizkiogu herriari gu aukeratu izanagatik»

Beraz, balkoira igo eta txupinazoa bo­tatzeko ardura bi haurrek izango dute. Kattalin Artola, Ttarla Dantza tal­de­ko kideak azaldu du, irakurtzeko gai direnen adin tartea hartu zutela lehen­da­bizi eta ondoren zozketa egin zu­te­la. Bi haurrak talde berekoak izatea nahi zuten, beraien artean lasaiago egoteko, baina dantzari guztien izenean egingo dutenez poz handiz hartu zuten denek, ilusioz beterik dago talde osoa.

San Joanetan ere dantzan
San Joan jaietan dantzariek lana erruz egi­ten dute. Gaurko egunarekin Plaza Be­rri­ko txosnan lanean ibiltzeaz gain, San Joan suaren inguruan Desafioa dan­­tza­tzen dute eta ondoren herriko jen­dea­rekin batera, hasiera ematen die­te jaiei, Alpargata dantzaren es­ku­tik. 24an ere, presoen aldeko mani­fes­ta­zioan dantza­tzen dute eta ondoren, tal­deko afaria iza­ten dute.

San Joan jaiek kurtso amaierarekin egiten dute bat askotan eta horregatik lehenago egiten dituzte emanaldiak. Aurten 25.urteurrena izan dela eta, atzoko egunarekin Tilosetan emanaldi txiki bat egin zuten aurreneko aldiz lurrean, tablaturik gabe.

Taldearen antolakuntza
Ttarla Dantza Taldea adin ezberdine­ta­ko pertsonek osatzen dute eta askotan zaila izaten da antolakuntzaren aldetik aurrera egitea; hala azaldu dute taldeko kideek. Ikasturtea bukatzean urteko ba­lo­razioa egiteaz gain hurrengo ikas­tur­terako matrikulak egiten dira, anto­la­kun­tzako lanak aurreratzeko asmoz. Galanek adierazi du, adinka antolatzen direla taldeak; hau da, urte bakoitzean jaiotako umeekin gehienez 30 kidez osatutako taldeak prestatzen dituzte. Beraz, kurtso berriari begira lan ­mardula dute. Hain zuzen ere, aurten jende asko animatu dela azpimarratu baitu.

Ondoren, ordutegiak, arduradunak eta bestelako gaiak zehaztuta dituz­te­ne­an, ikasturtea hasi baino lehen, bi­le­ra bat egiten dute. Ttarla Dantza Tal­de­a­ren antolakuntzan 18 pertsonaz osa­tu­tako talde bat dago Artolak adierazi duenaren arabera: «18 pertsona gaude, de­nak neskak, 2 mutil izan ezik. Hau horrela izan da beti, dantza taldea nes­ken espazio bat izan baita. Talde horretan gaude haurren irakasleak zein beste ardura batzuk dauzkagunak, izan dai­teke diruzainaren ardura edo inau­te­riak edo gabonak antolatzeko ar­du­ra». Helduen talde bat ere badago, az­ke­ne­ko lau urtetan hasi dena funtzio­na­tzen plazako dantzak ikasteko.

«Gazte batzuk, taldean bilduta eta aurrera eramaten, nire ustez izugarrizko proiektua, azken finean funtzio haundia betetzen dugu herrian»

Beraz, datorren ikasturteari begira, 2013an jaiotako haurretatik hasita helduetara izango dira Ttarla Dantza Taldea osatuko dutenak. Hala ere, mutilak eta neskak bereiztuta daudela esan du Galanek: «2007tik aurrera, mu­tilen bi talde daude, alde batetik mu­til txikiak eta bestetik mutil helduak». Mutilen kopurua nahiko murritza da, eta askotan beraiek bakarrik hasten badira nesken taldean, gerora desa­ni­ma­tzeko joera izaten dute. Hala adie­ra­zi du Artolak: «mutilen taldea identi­ta­te eta izaera propio bat sortzeko osatzen da».

Barne harreman biziak
Generazio aldaketak izaten dira taldean eta aurten horixe gertatu da. Horregatik erritmoa hartzea hasieran pixka bat kostatu zaien arren, espazio informalak edukitzea beharrezkoa ikusten dute, beraien arteko harremanak sustatzeko. Horretarako urtean zehar zenbait afari antolatzen dituzte. Talde guztiarekin ho­rrelakoak egitea ordea, haurrak bar­ne, oso zaila da. «Ni adibidez ez naiz ira­kaslea, orduan 230 haurretatik nik ez ditut erdiak ere ezagutzen. Andrea al­diz irakaslea izanda, haur bakoitza zein adinetakoa den kontrolatzen du», adie­ra­zi du Artolak. Antolaketa lanetan ibil­tzen direnak ikasleak ere badira, hau­rrei erakusteaz gain beraiek ere ira­kas­lea dutelako, bi rol ezberdin dira eta hori taldearentzat gauza positiboa dela dio Artolak.

Ttarlaren bi aldeak
Ttarlaren indargune bat aipatzerakoan Artolak argi dauka, azken finean gazte batzuk direla beraien gaitasunez, au­rrera ateratzen atzetik izugarrizko lana daukan ekintza bat: «gazte batzuk, taldean bilduta eta aurrera eramaten, nire ustez izugarrizko proiektua, azken finean funtzio haundia betetzen dugu herrian». Gainera Artolak dio ez dela bakarrik dantza gustatzea, baizik eta zer­bait gehiago dagoela, herrian ho­rre­lako gauzak egon behar direla sinestea eta horrelako espazioak egotea beha­rrez­koa dela haurrentzat zein gaz­teentzat.

Ttarlaren ahulgune bat aipatu be­har­ko bazuten, bi gazteak ados egon dira, batzuetan bizkar gainean era­ma­ten duten karga haundia izaten dela eta zaila egiten dela kudeatzea: «ardura haundia da hainbeste ume edukitzea, ondo gestionatu nahi izatea eta egia da batzuetan ez zarela iristen dena nahiko zenuen bezala egitera» eta batzuetan handiegi geratu daitekeen zerbait iza­tera iritsi daitekeela dio Artolak.

Etorkizunera begira
Orokorrean bai Artolak bai Galanek ondo ikusten dute etorkizuna, baina aurten taldean aldaketak egon dira eta horrek denbora eskatzen du, hala adie­razi du Galanek: «aurten justu al­da­ketak egon dira, lau edo bost per­tso­na bakarrik gaude aurreko urtetik eta bat-batean bost edo sei pertsonak utzi zu­ten taldea. Orduan berriz funtzionatzen hasteko, gauzak ondo antolatzeko eta dena ondo eramateko, bere denbora behar du. Guretzat ere konpromezu bat da». Martxa hartzea kostatzen ari zaiela aitortu arren, Artolaren arabera, be­lau­nal­diz belaunaldi gertatzen den gauza bat da. Gainera esperantza haundia dau­ka­te eta etorkizun polita ikusten diote taldeari: «guk espero dugu hemendik 25 urtetara guri deitzea esaten, 50 urte bete ditugula eta ea zerbait egingo du­gun eta orduan guk ospakizun horretan ere parte hartu ahal izatea»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!