Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
San Joan jaiak - Aurkezpena

2018/06/15, ostirala

«Boluntario ari diren hernaniarrei esker, jai parekideak, anitzak eta euskeraz izango ditugu»

Jaiak antolatzen aritu diren hainbat eragile, San Joanetako programaren aurkezpenean.
Jaiak antolatzen aritu diren hainbat eragile, San Joanetako programaren aurkezpenean.

Hainbat berrikuntza aurkeztu dituzte San Joanetako egitarauan. Gaur hasiko dira ekitaldiak: Preludio Txikia egingo da Atsegindegin 19:00etan, eta haurren xake txapelketa, 17:00etan. 

Etxeko buzoietara iristeko zo­rian dago aurtengo San Joan jaietako egitaraua. Asteaz­ke­ne­an aurkeztu zuten, an­to­laketa lanetan ibili diren he­rri­tar, talde eta eragileek, eta Koro Etxebe­rria zinegotziak azaldu bezala, «bo­luntario ari diren herna­nia­rrei esker, jai parekideak, ani­tzak eta euskeraz izango ditu­gu».

Luis Intxauspe alkateak ere, «eskerrak» eman nahi izan zizkien denei, «egindako ekar­penengatik», eta gogora­ra­zi zuen «jaiak ondo pa­sa­tze­ko, gozatzeko egunak» direla, baina baita «herrian falta ditu­gunekin gogoratzekoak ere».

Era berean, nabarmendu zuten, jaien aurretik ere, egitaraua bete-betea datorre­la; horren adibide, gaurko Prelu­dio Txikia eta haurren­tzak­o xake txapelketa.

20 eta 25 urte, Preludioek
Gaurko aurreneko ekitaldia Gerardo Plazaren XII. Oroi­me­nez­ko haurren xake txa­pel­ke­ta izango da. Atsegindegin egin­go da 17:00etan, eta ohi be­zala larunbatean segi or­dez, igan­dean jarraituko du aurten.

Baina beste ekitaldi po­to­loa, Pre­ludioa izango da, Ro­ber­to Pa­checok azaldu bezala. Umee­na gaur egingo da, 19:00etan, hogeigarrenez. Tartean, Fer­nan­do Ede­rra mu­sika irakaslea omen­duko da, eta Txipititxo­nian kantua es­trei­natuko da. Joxan Goi­koe­txe­ak sortu du, Juan Kruz Igera­bi­de­ren letra­re­kin; «garai bateko Her­na­nin, festa giroan, txa­ran­getan ibil­tzeko ohiturari dei­tzen omen zitzaion txipi­titxo­ni­an aritzea», azaldu du Goikoetxeak.

Helduen Preludioa, berriz, bihar izango da; berezia baita ere, 25garrena izango baita.

Ttarlaren urteurrena, Euskara Ari Duren ekimena, eta beste hainbat berrikuntza
Kattalin Artolak Ttarlaren ize­ne­an hitz egin zuen. «Ikasturte berezia» da aurtengoa, 25 urte be­tetzen dituelako, beraz, txu­pi­nazoa eta jaien amaiera tal­dea­ren esku izango dira. Hala ere, lehenago hainbat ikus­ki­zun eman ditu, eta berezia izan­go da hilaren 22an Tilo­se­tan egingo duen emanaldia ere, 18:00etan. Era berean, YouTu­ben zintzili­ka­tu dute Bira pro­dukzioak egin­dako doku­men­tal laburra ere.
Bestelako berrikuntzen ar­tean, aipatu zituzten biharko Axeri Bilaren eta ekainaren 23ko Akelarre Txikiaren ibilbide alda­keta; San Joan Kon­par­tsaren ekainaren 27ko ema­nal­diaren le­ku aldaketa, Plazatik Zinkoe­nea­ra; edota Euskara Ari Duren ekainaren 26ko poteoa: «San Joanetan ere euskeraz gehiago hitz egitea» izango da helburua, Leire Otxotorenaren arabera. Andoni Tolosarekin batean, eus­kal musikarekin egingo da po­teoa, Goiz Argi, Tiloseta, Rioja, Andre Kale, Txili, Plaza Berri eta Zinkoenean barrena.  

Ikuzkinak eta musika, erruz
Musika eta ikuskizunak, berriz, barra-barra izango dira, haur, gazte eta helduentzat. Txosna Batzordeak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu.
Eta San Joanen aurretik, hilaren 22an, Fernando Ederra omentzeko ekitaldia izango da.

Axeri Dantza mistoa eta autodefentsa tailerra
Azkenik, Maialen Apezetxea ber­dintasun teknikariak nabar­men­du zuen aurten aurrenekoz Axeri Dantza guztiak izango direla mistoak. 
Era berean, neska gazte­en­tzako autodefentsa tailerra an­to­latu da hilaren 19an, 16:00e­tatik 20:00etara Biterin, eta bihar bukatuko da izenemate epea. 

PRELUDIO TXIKIA

-Orhiko Txoria (J.M. Beltran-H. Ezeiza)
-Gutarrak (Josu Zabala-H. Ezeiza)
-Belauntxingoa
-Sagar Dantza
-Natura (Arbola) (P.P. Berzaitz)
-Peter Gunn (Henry Mancini)
-Rolling in the deep (Adele)
-Vals nº2 Dom (D. Shostakóvich)

-Fernando Ederraren omenez
-AuiMaue
-Greziako Itsasontzia
-Urrutitik kantu (Mandoilek)
-Txipititxonian (J. Goikoetxea-J.K. Igerabide)
-Itsasoa gara (Ken Zazpi)

-Hernaniko Martxa
-Mendirik Mendi
-San Joan Zortzikoa