Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko maiatzak 21

Hernani
Literatura Iñaki Sainz de Murieta

2018/06/13, asteazkena

Kanideren beste abentura bat, kalean

‘Kanideren abenturak’ bildumaren laugarren alea argitaratu du Iñaki Sainz de Murietak: ‘La tribu crece’. Donostian aurkeztuko du, etzi.

Ale berri bat gehitu dio Iñaki Sainz de Murieta idazle hernaniarrak, lau­garrena, Kani­de­­ren abenturak bildumari: La tribu crece. Dagoeneko kalean da, eta Verbum argitaletxearen web orrian, Elkarren eta La Casa del Libron dago eskuragarri. Orain­goan, bere amaren fa­mi­­liarekin elkartuko da Kanide, eta aiton-amo­nak ezagutuko ditu. Gaine­ra, emakume me­diku botere­tsu batek erakarriko du bere arreta, eta haren ikasle bilakatuko da.

Haur eta gazteentzako ipuin bilduma da, eta autorearen hel­burua da, «aurrehistoria mo­du erraz eta atsegin batean azal­tzea, Kanideren bitartez».

Aurkezpena etzi, Donostian
Bilduma osoaren aurkezpena egingo du Sainz de Murietak, ostiralean, 19:00etan Do­nos­tia­ko FNACen. Eta hilaren 30ean, Errenteriako Noski! dendan.