Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Hernani
Ipar Martxa Espainiako Txapelketa

2018/06/13, asteazkena

7 hernaniar podiumean, taldekakoan

Bigarren postua lortu zuten nesketan, hernaniarrek.
Bigarren postua lortu zuten nesketan, hernaniarrek.

Nesketan bigarren eta mutiletan hirugarren izan ziren Valladoliden, Club Vasco de Camping taldearekin, Espainiako Taldekako Txapelketa.

Joan den igandean jokatu zen, Valladoliden, ipar martxako Espainiako Taldekako Txapel­keta; eta bertan izan ziren her­naniarrak ere. Guztira, zazpi herritar aritu ziren, Donostia­ko Club Vasco de Camping taldearekin, nesketan zein mutiletan; eta guztiek lortu zuten, podiumera igotzea!


18 talderen artean, bigarren sailkatu ziren nesketan, Espainiako txapeldunorde; eta hirugarren mutiletan.

Proba bikaina egin zuten hernaniarrek, lokaztuta eta euripean osatu zuten ibilbide gogorrean. Adina ere ez zuten izan oztopo: bi taldeen batazbesteko adinak ziren, txapelketa guztiko altuenak.
Orain, Gipuzkoako Txapel­ketara begira daude. Aurre­ne­koz jokatuko da, uztailaren 7an, Donostiako Miramongo basoan. Bertan izango dira, estatuko espezialista onenak ere. 

Podiumeko hirugarren tokira igo ziren, mutiletan.