">

">

Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani Astigarraga Goizueta Arano Ereñotzu
Izan Kronikalari

2018/06/02, larunbata

Memoria gorde, oraina bizi, etorkizuna eraiki, izan Kronikalari!

Eli Laburu ere, Kronikalari
Hauek egin dira Kronikalari. Eta zu?
Hauek egin dira Kronikalari. Eta zu?

"Gogoratzen? Hau, hura, hori... Noski, Kronikalari! Ondoan izan zintuen Kronikak, 2000 urtean sortu zenean, eta adin nagusiko egingo den urte honetan, memoria gorde, oraina bizi eta etorkizuna eraikitzen segi nahi du, zurekin! Kronikalari guztiekin! 

Urte hauetan guztietan hazi egin da proiektua, eta Hernanitik, Urumea bailarara egin du salto, Kronikalarien eskaerari erantzunez, Kronikalarien babesarekin.

Hala izaten segi dezan, izan zaitez, zu ere, Kronikalari!


2000 urtean sortu zuen Hernaniko Kronika, Dobera Euskara Elkarteak, hiru helbururekin: herriko eta herritar guztien informazioa era objektiboan zabaltzea, informazio hori euskaraz ematea eta euskararen normalkuntzan eragitea. Astean bost aldiz argitaratzen zen orduan, eta hiru langile aritzen ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikalari gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektua garatzen segi eta paperarekin batera, ikus-entzunezko edukiak lantzen buru-belarri hasteko.

Lortuko ote dugu 400 izatetik, 1.000 Kronikalari izatera iristea? Izan Kronikalari!