Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Hernani
Askekintza

2018/05/15, asteartea

«Mozal legea aplikatu digute, Santo Tomas eguneko ekintzagatik»

Manifestua irakurriko du gaur Askekintzak, 19:00etan Donostiako Konstituzio plazan.

«Bidegabekeria» bat salatzeko, agerraldia egingo dute gaur Askekintza eta Eleak Libre tal­de antiespezistek, Donostiako Konstituzio plazan. Arratsal­de­ko 19:00etan elkartuko dira, «manifestu bat irakurri, he­rri­tarrok dauzkagun eskubideak aldarrikatu eta bidegabekeria hau sala­tzeko». Eta aurreratu dute, zer den salatu nahi du­ten hori: «duela pare bat aste, mu­gimendu antiespezistako hainbat kideri mozal legea aplikatu digute, Santo Tomas egunean Ursula txerria defen­da­tzeagatik. 7.200 euroko isu­na ordaindu beharko dugu, Askekintzaren ekintza horren­gatik», jakinarazi dute.