Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Euskara Ari Du

2018/05/09, asteazkena

Maialen Lujanbio gaur, Euskara App aplikazioaz

Larunbatean irakurraldi berezia egin zuten.
Larunbatean irakurraldi berezia egin zuten.

Apirila 408 erronkalarirekin borobildu dute, ‘Baietz Hernanik’ egitasmoan parte hartzera animatu diren hernaniarrek; ospatzeko, irakurraldia egin dute. Gaur, berriz, hitzaldia izango da, 19:00etan.

Hitzaldia emango du gaur Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak, Euskara Ari Du egitasmoak antolatuta. Biterin izango da, 19:00etan hasita. Euskara App: aplikazio bat izango du hizpide. Xehetasun askorik ez du aurreratu nahi izan, sorpresa mantentzeko.

Ez da hau, hala ere, Eus­ka­ra Ari Du egitasmoak hil ho­ne­tan antolatutako ekitaldi ba­ka­rra. Dagoeneko, 408 erron­ka­lari batu dira Baietz Her­na­nik erronkaren baitan, eus­ke­raz egiteko ahalegina egitera, eta hori ospatzeko, eta maia­tza indartsu hasteko, iraku­rral­di berezia egin zuten hain­bat herritarrek, larunbatean.

121 erronkalari gehiago, maiatza hasteko
Azken hilabetean 121 erron­ka­la­ri batu dira Baietz Hernanik egitasmora, eta horrela, da­goe­neko 408 dira, egunero­koan aldaketatxoren bat egin eta euskerari eusteko erron­kara batu direnak.
Hori ospatzeko, ‘ura’ ardatz hartuta irakurraldi berezia egin zuten hainbat herritarrek larunbatean. Biterin bilduta, eta hamaiketakoa eginda, da­goeneko egitasmoarekin bat egin duten erronkalari kopu­ru­aren berri eman zuten, eta segidan eman zioten hasiera irakurraldiari. Urbieta kaleko kioskoan, Atarrabiyo parkean, Zinkoenean, Tilo­se­tan eta Leokan irakurri zi­tuz­ten urarekin lotutako poemak, euskerak zipriztindutako he­rritarrak eskertzeko.

Erronkalari egiteko aukera, urte osoan
Egitasmoak martxan ja­rrai­tu­ko du urte osoan zehar, eta be­raz, edozein momentutan egin daiteke edonor, erron­kalari.
Norberak egunerokoan euskerari eusteko zer egin dezakeen pentsatu eta izena eman dezake; horretarako, sartu www.euska­raaridu.eus webgunean.