Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani
euskara ari du

2018/05/04, ostirala

Hiru hilabeteak ospatzeko, ekitaldia eta irakurraldia

12:00etan hamaiketakoa eta ekitaldia izango da, Biteri aurrean; eta segidan, kale irakurraldia.

Hiru hilabete beteko ditu ma­iatzean, Euskara Ari Duren Baietz Hernanik! ekimenak. Eta hori ospatzeko, bihar jarri dute zita, Biteri aurreko plazan. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira, sagardoz lagundutako hamaiketako bat egiteko; eta ekitaldia ere egingo dute, orain arteko datuen berri emateko, bertaratutako erronkalariei. Ezkutuko datu bat ere jakinaraziko diete: orain arte zenbat erronkalari diren. Izan ere, eguneratu egingo dute berriro, Biteriko markagailua.

Eta ekitaldiaren ondoren, kale irakurraldia egingo dute, kale-poesia taldearekin batera. Ura gai hartuta, herriko bost iturritan egingo dute geldialdia, olerki­ak irakurtzeko. Nahi duten guz­tiek izango dute parte har­tzeko aukera.

Irakurraldiaren ondoren, bazkaria ere egingo dute, eta izena emateko zerrenda, Lu­rre­ko dendan dago.