Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Euskara Ari Du

2018/05/02, asteazkena

Kale-irakurraldi berria, euskeraren alde

Urarekin lotutako herriko bost guneetan geratuko dira irakurketak egitera.
Urarekin lotutako herriko bost guneetan geratuko dira irakurketak egitera.

Hitzordua larunbatean izango da, 12:00etan, Biteritik abiatuta, eta ura izango da irakurraldi berri onen gai nagusia. 25 testu irakurriko dira urarekin lotutako bost guneetan eta ondoren bazkaria.

Irakurraldi ibiltari berri bat antolatu du Euskara Ari Duk Baietz Hernanik egitasmoaren barnean. Hitzordua larun­ba­tean izango da, eguerdiko 12:00­etan Biteriko plazatik abiatuta, bertan adieraziko zaie parte-hartzaileei non eta noiz irakurriko duten auke­ratutako testua.
Ura izango da irakurraldi be­rri honen gai na­gusia, eta mo­­du kolek­ti­boan jasotako, hain­bat idaz­leen, hogeita bost testu ira­kurriko dituzte, ura­rekin  lotutako bost gunetan.
Edonork irakurri ditzake testuok, baina horretarako, bat aukeratu behar du. Inter­netetik jaitsi behar du testuak biltzen dituen liburux­ka https://labur.eus/5x04D. Behin testua aukeratuta, zerrenda honetan jarri beharko du bere izena aukeratutako testuaren al­boan https:­//labur.­eus/­ocKaX.
 Irakurraldiak bi orduko iraupena edukiko du eta ondoren bazkaria egingo da. Bazkarirako izena emateko zerrenda Lurreko denda eko­logikoan egongo da.