Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Askekintza - Askekintza - Gurean dokumentala

2018/04/10, asteartea

«Helburua ez da animaliekiko tratu txarra salatzea; baizik eta erabilera hutsa salatzea»

Biterin jarriko dute gaur ‘Gurean’ dokumentala, 19:00etan, debalde. Hausnarketa bultzatzea dauka helburu, Maialen Sagüesen esanetan.

Donostian, Gasteizen eta Iruñean jarri dute, dagoeneko, eta gaur, Biteri kultur etxean ikusi ahal izango da Gurean dokumentala, 19:00etan, doan.
Askekintza talde antiespe­zis­tak sustatu du, «gure kul­tu­ran animalien erabile­rak zein inpaktu duen hausnarketa egi­teko». Hala azaldu du Maia­len Sagües, taldeko akti­bis­ta hernaniarrak.

«Eskoletan ikusteko modukoa»
30 bat herritako festetako irudien artean, Hernani eta Astigarragakoak ere agertzen dira dokumentalean, baina Sagüesen esanetan, ez dira be­re­ziki biolentoak. «Oso ha­rre­ra ona izaten ari da, eta esko­le­tan erakusteko modu­koa dela esan digute. Helbu­rua ez da animaliekiko tratu txarrak salatzea, baizik eta animalien erabilera hutsa salatzea».

Antiespezismoa zer den azal­du eta animalistengandik be­rei­zi nahi dute beren burua. «Ani­maliak beste espezie ba­te­ko­ak izatea­gatik, haiek za­pal­tzeko eskubidea dugula pen­tsa­tzen dugu». Hori salatu, eta haus­nar­ketaren bidez alda­ke­tak eragitea da asmoa. San Joa­ne­tan egin zen saia­kera iaz, so­ka­muturra egun batean ken­tze­ko, adibidez, eta lanean se­gi­ko dute. «Gauzak ulertu eta al­datu daitezkeela uste dugu. Herria kontzientziatu nahi dugu, eta ez gauzak aldatu, besterik gabe».