Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Euskara ari du Hernanin

2018/04/09, astelehena

Euskara ari du kultur elkarteak bigarren hitzaldia antolatu du etzi

Garikoitz Goikoetxea.
Garikoitz Goikoetxea.

Garikoitz Goikoetxea, Berriako kazetaria, izango da Biterin 19:00etan. ‘Euskara irabazteko bidean’ liburuan ehun eragileen iritziak bildu zituen.

Euskara ari du kultur elkarteak beste hitzaldi bat antolatu du Baietz Hernanik! egitasmoaren baitan, etzi, apirilaren 11ean, 19:00etan Biterin kultur etxean.
Oraingoan Garikoitz Goiko­etxea Berriako kazetaria izango da Hernanin. Euskara irabazteko bidean liburuan, ehun eragileren iritziak bildu zituen euskararen inguruko aztergai nagusiak agerian uzteko: ezagutza eta erabileraren arteko jauzia, diskurtsoak, gaur egungo euskalgintza, hizkuntza-politika…
Liburuan azaldutakoa eta bere kazetari-esperientzia-oinarri hartuta, gaur egun euskararen egoera zein den eta aurrera egiteko zer planteatzen den azalduko digu Garikoitzek hitzaldian.
«Azken urteetan, lan han­dia egin da euskara bizi­be­rri­tzen, sekulakoa, baina oraindik bide luzea dugu aurretik» diote Euskara ari du kultur elkartetik.
«Gaur egungo egoera ez da duela hogeita hamar urtekoa. Euskararen ezagutza izugarri igo da, baina ezin dugu gauza bera esan erabilerari buruz. Euskara suspertzeko bidean aldaketak datoz, eta beste urrats batzuk emateko garaia da, besteak beste, ezagutzatik erabilerara. Giroa aldatzen ari da, eta egoera aldatzeko nahia dago, euskara biziberritzeko bidean jartzekoa» azpimarra­tzen dute Euskara ari du elkartetik.
Horrexegatik arti dira 2018an erronka desberdinak antola­tzen eta hitzaldia Baietz Hernanik! egitasmo horren barruan koka­tzen da.