Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
euskara ari du

2018/03/27, asteartea

«Koloretako Euskal Herria nahi badugu, denok jarri behar dugu gure aldetik»

Aurreko astean eskaini zuen hitzaldia Petra Elserrek.
Aurreko astean eskaini zuen hitzaldia Petra Elserrek.

Gaurko jarri du zita Euskara Ari Duk, ‘Baietz Hernanik!’ erronkan apiriletik aurrera hasiko direnekin; 19:00etan izango da, Biterin.

Euskara Ari Du elkarteak urte hasieran botatako erronka aurrera dijoa, eta bitartean, euskeraren gaiean murgiltzeko ekintzak egiten ari dira. Hala, Petra Elser itzultzaileak eta Banaiz Bagara Elkarteko zuzendariak eskaini zuen hi­tzaldia. 

Bere esperientziaz aritu zen Elser hitzaldian: 15 urte da­ramazki Euskal Herrian bi­zitzen, eta azken hamar urteetan, euskera etorkinekin lan­tzen aritu da. Berak argi esan zuen: «koloretako Euskal He­rria nahi badugu, denok jarri behar dugu gure aldetik». Eta bide horretan, hainbat pista eman zituen: gu kontzeptua ja­­rri behar dugu erdigunean; hiz­kuntza-eskubideak aipatu behar dira; euskera irakastea denon erantzukizuna da; gaztelania ari da bihurtzen ko­mu­­nikazio-hizkuntza; nolako komunitatea izatea nahi du­gun irudikatu behar dugu...

Laburbilduz, erantzukizuna denon gain jarri zuen, eta mezu itxaropentsu batekin bu­katu zuen: «alde batetik, nor­banakoa alda daiteke (adi­na edozein dela ere), eta beste­tik, gizartea ere alda daiteke».  

Apirileko erronkalariekin, gaur
Hitzordu osagarriez gain, ohi­ko aholku- eta jarraipen-saioekin jarraituko du gaur Euskara Ari Du elkarteak. Gaurko jarri du zita dagoeneko Baietz Her­nanik!-eko erronkalariak direnekin, eta apirilean hasiko di­ren horiekin; ongietorria egingo diete, bide batez. Arra­tsal­deko 19:00etan hasita izango da hori, Biterin.