Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani
Euskara Ari Du - Petra Elser

2018/03/19, astelehena

«Euskal gizartea dagoeneko jatorri anitzekoa da»

Euskal gizarte kultur anitza euskeraz irudikatzea da giltza, Petra Elserrentzat.
Euskal gizarte kultur anitza euskeraz irudikatzea da giltza, Petra Elserrentzat.

Euskara Ari Duk antolatuta, hitzaldia emango du Petra Elser, Banaiz Bagara elkarteko sortzaileak, 19:00etan Biterin: ‘Nik zugatik eta zuk nigatik. Nola eraiki euskal komunitate kultur-anitza?’

Frankfurten jaioa bada ere, ederki asko egiten du euskeraz Petra Elserrek. Hain zuzen, atzerritarrei euskeraz aritzeko aukerak eman eta lan mun­dura gerturatzen laguntzeko Banaiz Bagara elkartea sortu zuen. Gaur hitzaldia emango du 19:00etan Biterin, Euskara Ari Duk antolatuta, euskal ko­munitate kultur anitzari buruz. 
 
Alemaniatik Euskal Herrira etortzerako, bazenekien euskeraz. Nolatan?

Euskera kartzelan ikasi nuen, Bakarka auto-ikaskuntza libu­ru­a­re­kin. Bost tomo ditu eta le­henengoarekin hasi eta bos­ga­rrenarekin bukatu nuen, gu­txi-gorabehera bi urteko tar­tean. Baina urtebete edo-be­har izan  nuen, elkarrizketa gutxi-gorabehera naturalak izateko. Ikasi nuena probatu nu­en, hor zeuden beste euskal pre­soekin eta bisitara etorri ziren senide eta lagunekin.

Euskal Herrian bizita ere, zure jatorrizko kulturarekin harreman estua daukazu. Eta euskal kulturarekin?
Bai, noski. Euskal kultura kon­tsumitzen duten euskal­du­nen %20tik bat naiz ni. Ba­tez ere prentsa, irratia, sare sozialak eta musika. Kultura parte-hartzailea ere gustatzen zait; plaza dantzak eta kan­tu­jira bezalako formatuak. 

Euskeraz bizi eta lan egiteak laguntzen du gizarteratzen?
Ez. Txalo asko jasotzeko la­gun­tzen du, baina lagunak egi­teko, gutx; eguneroko bizitzarako la­gu­nak, ez baz­ka­ri edo afariak egiteko. Galdetu euskaldunei zen­bat lagun atze­rritar duten, euskaldunen bikotekideak ez dire­nak. Oso gutxi aurkituko duzu. Erdal­dun koadriletan edo sa­retan in­tegratzea askoz erra­zagoa da. Eta euskaldun asko er­daldun bihurtzen dira, jatorri ez­berdinetako pertso­ne­kin ha­rre­­manetan sartzeko. Hori esan­­d­a ere, euskera jakin gabe eus­­kal gizarte eta bizitzaren par­­te bat ez zara inoiz izango, ka­su honetan berdin du Hernanin jaio zarela edo Isl­a­ma­ba­den. 

Alemanian, kultura eta jatorri desberdinetako jende asko bizi bada ere, eusten zaio hizkuntzari. Baina euskera eta euskal kultura ‘ahulagoak’ dira. Nola indartu dezakegu euskal komunitatea, kultur-anitza bada?
Hori jakiteko edo nire pro­po­sa­menak entzuteko, ekitaldira etorri behar da (barrez)! He­men kontatuko banu, eki­taldiak ez luke graziarik! Argi dago, euskerak gaztelaniaren omnipresentzia eta indar ‘ad­mi­nistratiboaren’ aurrean eten­gabe lekua defendatu be­har izateak ez duela egoera ba­tere errazten. Hala ere, Ale­manian hizkuntzarekin ba­dau­­de arazoak eta antzeko neu­rriak hartzen dira. Ale­ma­ni­aren ka­suan, jatorrizko ko­mu­nitateak hain dira han­di­ak, askotan ez duzu alema­nie­ra behar bertan bizitzeko. Hiri batzuetan adi­bidez turkieraz bizi ahal duzu, edo arabieraz, infraestruktura hizkuntza ho­rie­tan aurkitzen duzulako. Gizarte erakundeek egitas­mo­ak antolatzen dituz­te, ale­ma­ni­era gutxi dakitenek gizarte bizitzan parte hartzeko eta aleman hiz­tunek, hitz egiteko unean, pertsona horiek kon­tu­an har­tzeko… Guraso bi­le­re­tan, lan ikastaroetan, osasun arretan eta abar…

Horregatik sortu zenuen Banaiz Bagara elkartea?
Bai, eta erakunde handiago eta indartsuagoa beharrezkoa izango litzateke. Hizkuntza eta elkarbizitza gai transbertsalak dira. Eremu guztietan eragina dute: lan munduan, hezkun­tzan, zerbitzu publikoetan, aisi­aldian... Estatuko erakun­deek eremua markatzen dute, momentu honetan, baina ba­dago jokoa orain ere, exis­ti­tzen diren erakundeekin gaia lantzeko, eta etorkizunari begira gai hori erabakitze eta burujabetze prozesuaren ezta­baidaren parte bat izan behar da. Zein motako gizartea nahi dugu, zein hizkuntzan elka­rre­kin bizi. 

Kanpotarrek euskeraz aritzeko aukerak garatzeko sortu zenuen elkartea. Baina, zer eskatuko zenioke kanpotarren euskal komunitateari?
Uste dut, planteamendua ez dela zer eskatu nori, baizik eta elkarrekin gizartearen nora­bi­deaz arduratzea. Euskal gi­zar­tea dagoeneko jatorri anitze­koa da. Baina irudikatzen du­gu eus­kal gizarte kultur anitz hori euskeraz? Horrela bada, izaera hori ikusgarri egin behar dugu eta kontzienteki landu, gizarte honen parte garen guztiok. Kanpotarrok eta bertakoek. Eta ez da gutxi. Diskurtso arrazistak eta na­gusitasun zuria bueltan daude egongeletan, Europa osoan.