Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Hernani
Errigora

2018/03/16, ostirala

Martxoaren 20ra arte eskatu daitezke loteak

Aurten eskaera bakarra egin beharko da, baina jasotzeko bi egun jarri dira; apirilaren 20an olioa, eta ekainaren 1ean kontserba loteak. Udaletxeko arkupetan jarriko dituzte postuak.

nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserba lo­teak eskatzeko aukera eskain­tzen da Errigoraren kanpai­nan. Aurtengoa martxan jarri da eta martxoaren 20ra arte eskatu daitezke oliba olio birjina estra eta kontserba-sortak, Lurre­kon eta Kara­belekon edo www.errigora.eus webgunean.   
Nafarroa he­goal­deko ekoiz­­­pena sustatu eta euske­rari laguntzeko aukera izaten da.
Aurten eskaera bakarra egin beharko da, baina jaso­tzeko bi egun jarri dira; api­rilaren 20an olioa jaso behar­ko da, eta ekainaren 1ean, kontserba-loteak. Biak udale­txeko arkupetan jarriko di­tuzten postuan banatuko di­tuzte, 11:00etatik 18:00etara, eta aukera izango da Plazara kotxean sartzeko.
Errigora kanpainan ardu­raz kontsumitu, ekoiztu eta elkar­trukatzeko apustua egi­ten da: bertakoa, kalitatezkoa eta osasuntsua; bertako le­hen­­­gaiekin, langileak erres­petatuz eta ingurumena zain­duz; auzolanean, eus­karaz eta alde bientzako bidezko pre­zioan.
Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezi­oan hel daitezen egiten da kanpaina.


Gaur zozketatuko dira bi
Kro­ni­kak eta Doberak zoz­ketatuko dituzten bi pro­duk­tu sortetako bat lortzeko aukera ere izango da. Bi aukerak: Do­be­ra-Kronikako baz­kide dire­nek, eta bazkide ez izanda ere, asteartean argitaratu zen fitxa bete eta Kroni­kan aurkezten dutenek edo albiste honi iruzkina egiten diotenek web gunean. Gaur arte hartu ahal izango da parte.