Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko martxoak 18

Hernani
komikigintza

2018/03/13, asteartea

Udakiolaren azken bi lanak, kalean

Itsas korapiloak ardatz hartuta, 7 korapilo bilduma argitaratu berri du Jon Mikel Udakiola komikilari hernanairrak, Xabier eta Martin Etxeberria gidoilariekin batera. Autoargitalpenaren bitartez kaleratu dute komikia, Txipibooks zigiluarekin, eta ostiralean Donostiako Komikigunean aurkeztu zutenetik, interneteko Amazon atarian edo Hernaniko Gaueko komiki-dendan eskuratu daiteke. Era berean, umeentzako Etxe berria ere argitaratu berri du Udakiolak; Nicolino sagutxoa du protagonista. Hau ere bide beretik eskuratu daiteke, eta 7 korapilo bezala, euskeraz eta gaztelaniaz argtiaratu da.