Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Hernani’n musik

2018/03/13, asteartea

Hots-larretan, hiru hernaniarrek

Juan Mari Beltran, Ixiar Jauregi eta Errege Beldak kontzertua emango dute ostegunean, 20:00etan Biterin, eta sarrerak salgai daude 7,5 euroan. 

Naturan artzainek topatu eta imitatu dituzten soi­nuak mu­si­katu ditu Juan Mari Beltran, herri musikan adi­tuak, Hots la­rretan ikuski­zu­nean, eta Bi­terin emango du ostegunean, Errege Belda soi­nu-jole eta Ixiar Jauregi txala­par­tari hernaniarrekin.

Emanaldia 20:00etan ha­si­ko da, Biterin, eta sarrerak sal­gai daude, 7,5 euroan.

Olerkia, musika eta erritmoa
Hainbat soinu-tresna erabi­li­ko dituzte emanaldian: akor­deoia, txirula, ttun­ttu­na eta txala­parta, alboka, txan­bela, txistua, klarinetea, dultzaina...

Horri guztiari, Andoni Sa­la­­me­­­roren olerkiak gehituko diz­ki­ote, eta horrela osatuko dute sin­fonia, aretora ekar­tze­ko Is­tu­ri­tzeko leize-zuloko hotsak, ada­rre­nak edo txorien kantuak.