Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani Goizueta Arano Ereñotzu Astigarraga
Martxoak 8 - Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

2018/03/10, larunbata

Urumea bailara, greba feministarekin bat

Asko izan dira Hernani, Ereñotzu, Astigarraga, Goizueta eta Aranon Martxoak 8a, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen egun bihurtu dutenak, greba feminista historikoarekin bat eginez. Adibide gehiago, beheko loturan.

HERNANI

Behin hasita ezin buka, uholde feminista

Emakumeek hartu zituzten Hernaniko kaleak Martxoak 8an. Eguerdiko manifestazio jendetsuak lortutako marka hautsi zen berriro iluntzean. Izpizuatik gora igo eta Elkanotik jaitsi eta Nafar kalean sartuta, manifestazioaren buruak oraindik ere Izpizuan gora zetorren uholdearekin egin zuen topo. Arratsaldean ere, emakumeek hartu zituzten kaleak, Tribial Feministan eta Andre Kaleko bazkari eta solasaldietan.

EREÑOTZU

«Eta etxean zer?», galdegin zuen Zunzunegik

Hezikidetza eta Feminismoa izan zituen hizpide Eli Zunzunegik asteazkenean, Emakumeen Egunaren bezperan, Ereñotzun, eta galdera luzatu zuen; «eta etxen zer?». Askotan, etxeko babesean oharkabean pasatzen baitira berdintasunari izkin egiten dioten jarrerak.

ARANO

Festara neskak!

Martxoaren 8an planto egin zuten Aranoko emakumeek ere. Guztira, 22 bat elkartu ziren: marianitAk hartuz tabernaren jabe egin ziren, eta gizonak jarri zituzten lanean, bazkaria prestatzeko. Arratsaldean Pino Vicedoren Amalurraren Es­ku­ak erakusketa inauguratu zuten, pianojolearen laguntzarekin, eta herriko emakumeen egoeraren inguruko solasaldia izan zen gero. Bukatzeko, atzo, Cuidado Resbala doklumentala jarri zuten. Baina erakusketak ikusgai segiko du bihar arte Maisuenean, eta hila bukatu arte Kontsejun. 

ASTIGARRAGA

Emakumeak protagonista, beste hainbat egunez

Mobilizazioak egin zituzten emakumeek Martxoak 8an, Astigarragan, eta ekitaldi gehiago ere izan dira. Atzo, hitzaldia eta zine foruma. Gaur, berriz, bakarrizketa saioa eta omenaldia (ikusi ondorengo albistea).

GOIZUETA

Emakumeak bilduta, berdintasunera bidean

Kontzentrazioa eta Emakumeen Afaria egin zituzten Goizuetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Guztira, 90 bat lagun bildu ziren, berdintasunaren aldeko aldarrikapenak egitera, Euskal Herriko mugimendu feministaren kantuaren letren lelopean: «Zutik emakumeak, hautsi gure kateak!». 

M8. Hernani.
M8. Ereotzu.
M8. Astigarraga.
M8. Arano.
M8. Goizueta.