Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Euskara Ari Du

2018/03/04, igandea

111 erronkalari gehiago, martxotik aurrera

Liburutegiko balkoian jarri dute ikusgai erronkalari kopuru osoa.
Liburutegiko balkoian jarri dute ikusgai erronkalari kopuru osoa.

Martxoan erronka hasi dutenekin aholku-saioa egin ondoren egin zuten hasiera xumea, Biteriko plazan. Estitxu eta Tturkok eman zioten ongietorria erronkalari berriei, bertsoen erritmora.

Hasierako helburua gainditu egin du berriro ere Euskara Ari Du elkartearen Baietz Herna­nik! erronkak. Ehun lagun bildu nahi zituen martxotik abendura bitarte euskerari eusteko, eta hori bakarrik ez, 111 erronkalarik eman dute izena hilabete honetan. Eta ongietorria emateko, Estitxu eta Tturkok eskaini zizkieten bertsoak.

Horrekin batera, liburu­tegiko balkoian ikusgarri jarri zuten erronkalari kopurua. Denera 236 lagunek ekin diote jada hizkuntza-ohitura alda­tu, eta euskerari keinu txikia egi­teari. 

Izenematea, irekita
Apirilean beste hainbeste ba­tzeko asmoa daukate, eta ho­rretarako eman daiteke izena: www.euskara­ari­du.eus.