Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani
Euskara Ari Du

2018/03/02, ostirala

Bihar ekingo diote, martxoko erronkalariek

Bi banderatxo-lerro berri zintzilikatu zituzten, astelehenean.
Bi banderatxo-lerro berri zintzilikatu zituzten, astelehenean.

Hastera doa ‘Baietz Hernanik!’ egitasmoaren bigarren hilabetea. Aholku saioa izango da Biterin, eguerdiko 12:00etan; eta ondoren, 12:45etan, ekitaldi bat izango da, kultur etxe aurrean.

Hilabete egingo du bihar, Eus­kara Ari Duren Baietz Hernanik! egitasmoak. Eta bigarren hila­ri hasiera emateko, ongie­torri berezia prestatu diete, mar­txoko erronkalariei.

Biteri kultur etxean jarri dute zita, eguerdiko 12:00etan. Aholku saioa eskainiko diete aurrena, eta identifikatzaileak banatuko dizkiete, erronkalari berriei. Baina martxokoak ba­ka­rrik ez, otsailekoak ere dei­tu dituzte saioetara, erron­ka be­te­­tzen bizi izandakoei buruz hitz egiteko elkarrekin; zer mo­duz ari diren, eta nola ikusten duten beraien burua, aurrera begira. Gainera, izena eman nahi duenak ere, bertan izango du aukera.

Bertsotan gonbitea, erronkan parte hartzeko
Aholku eta gogoeta saioen on­doren, 12:45etan, ekitaldi txiki bat egingo dute, Biteri aurrean. Bertan, Iraulio Panttalone ber­tso eskolako bi kidek, bertsotan azalduko dute, zein erronka har­tu duten eta nola dabiltzan; eta erronkalariei eskatuko die­te, beraien ingurukoak ani­ma­tzeko parte hartzera.

Ekitaldi horretan, gainera, markagailua bistan jarriko du­te, eta ikusiko da zenbat erron­kalari batu diren egitas­mora, orain arte. Bukatzeko, taldeko argazkia aterako dute, eta dei egin diete, otsailean eta martxoan izena eman du­ten guztiei, bertara azaltzeko: «saioetara etortzerik ez badau­kazue, behintzat argazkia ate­ratzera etortzea nahiko genu­ke, martxoa indarrez hasteko modu ederra izango da eta!».

Erronkalariak, oihalak bezala, guztiak desberdinak
Ekitaldia prestatzeko, astelehe­nean aritu ziren lanean, Biteri aurrean, Euskara Ari Dukoak. Bi banderatxo-lerro berri jarri zituzten zintzilik, banan-banan jositakoak, etxean aurkitutako oihal zatiekin: «oihal guztiak dira desberdinak, erronkala­ri­ak bezala; bakarrak eta des­ber­dinak. Izan ere, banderatxo bakoitzak erronkalari bat iru­dikatzen du», azaldu dute.
Horrela, adierazi nahi dute, «pixkanaka gero eta jende ge­hiago ari dela bat egiten egi­tas­moarekin. Eta urte bukae­rarako, Biteri aurrea bande­ra­txoz beteta egotea aurreikus­ten dugu», adierazi dute.