Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Euskara Ari Du Baietz Hernanik!

2018/02/04, igandea

Egunerokotasuneko hizkuntza-ohitura bat aldatzeko, 125 erronkalari prest!

Liburutegiko balkoian desestali zuten erronkaren markagailua.
Liburutegiko balkoian desestali zuten erronkaren markagailua.

‘Baietz Hernanik!’ urtebeteko erronkari eman zioten hasiera atzo, Biterin egindako ekitaldian.

Bi hilabeteko itxaronaldiaren on­­doren, hasi da erronka. Her­­nani izango da, Euskara Ari Du el­kartearen bidez, Eus­kal He­rrian euskera hutsez bi­zi­­tzeko urtebeteko erronka bo­ta duen aurreneko herria, ain­tzin­daria. Iaz 1.800 herritar in­gu­ruk as­te­beteko erronkari eran­­­tzun apar­ta eman ostean aurkeztu zuten aurtengo desa­fioa abenduaren 2an.
Ordutik, ekimen berria aur­­keztu zutenetik, lanean aritu dira buru-belarri elkar­teko kideak, egitasmoa ezagu­tarazi eta herritarrak gertura­tzeko asmoz. Horren guztiaren erantzuna: «gure erronka 100 la­gunekoa zen, eta gehiago lor­­tu ditugu: 125 erronkalari izango gara. Zorionak!», oihu­katu zuen atzo Eli Pagola ber­tsolariak Liburutegiko balkoi­tik. Taldeko argazkia egiteko prestatzen ari zirenean izan zen hori, markagailua deses­tali eta zenbaki sekretua jaki­te­ra eman zutenean. 

Erronka pila, ekitaldi borobilean
Hain zuzen, Pagola izan zen, Mi­­kel Laskurain aktorearekin batera, hasiera-ekitaldiaren gi­­daria. Umorearen bidez, eta mu­sika eta dantzak lagun­du­ta, eman zuten jakitera erron­kalari batzuek zein hizkuntza-ohitura aldatuko dituzten: bi­kotearekin euskeraz hitz egi­tea, euskera lehenestea elka­rriz­ketetan, aurreneko hitza beti euskeraz egitea...
Hainbat erronkalarik ere, partehartze berezia izan zu­ten, eta beren erronkak kon­ta­tzera igo ziren Biteriko esze­natokira.
Hasteko, Xabi Iradik eman zuen bere erronkaren berri: «koadrilan erabat euskeraz egin nahi dut». Xabinok ere, ildo beretik jo zuen: «nire la­gun batzuekin euskeraz egitea izango da nire erronka». Marak erronka orokorragoa dauka: «per­tsona batek erde­raz egiten badu, nik euskerari eutsiko diot, euske­ra ulertzen badu». 
Era berean eutsiko diote eus­kerari Ines, Luzi, Urko eta Aaronek. Haiek, eta baita ohol­tzara igo ziren beste ha­marna herritarrek, euskera­ren tanta erraldoiean zintzili­katu zituz­ten beren erronkak, egi bihur­tu daitezen.

Izena eman nahi duenak, oraindik egin dezake, horretarako: ‘euskara­aridu.eus’.

Urte bukaerara arte, erronkalari bila
Eta besteei, oraindik animatu ez diren horiei ere deia egin zieten, izena eman eta hiz­kuntza-ohitura bat aldatzeko. Abendura arte izango da ho­rretarako aukera; hilero 100 bat lagun gehitzea da asmoa, eta urte bukaerarako 1000tik go­ra erronkalarik euskerari eus­tea, Hernanin euskeraz bi­zitzea posible dela erakusteko.
Izena eman nahi duenak, www.euskaraaridu.eus web­gu­nera jo beharko du, eta erron­ka pertsonala jarri be­har­ko dio bere buruari.