Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani
euskara ari du

2018/01/31, asteazkena

Urtebeteko erronkari ‘baietz’, larunbatean hasita

Saioa egin zuten asteburuan aurreneko erronkariekin.
Saioa egin zuten asteburuan aurreneko erronkariekin.

Biterin abiatuko du ‘Baietz Hernanik’ urtebeteko egitasmoa larunbat honetan. 13:00etan izango da, Euskara Ari Du elkartearen eskutik.

Urtebeteko erronka iragarri zuen Euskara Ari Du elkarteak abenduaren 2an, eta larunbat honetan emango zaio hasiera. Baietz Hernanik! leloarekin aur­keztu zuten egitasmoa, he­rritarrak animatzeko as­moa­re­kin. Larunbatean izango da hasiera-ekitaldia, Biterin, 13:00etan hasita. Mikel Las­ku­rain eta Eli Pagolak egingo di­tuz­te aurkezle lanak.

Erronka formalki, herritarrei
Euskara Ari Du kultur elkarteak prentsa-ohar bitartez jakinarazi duenaren arabera, «ha­siera-ekitaldian erronka formalki aurkeztuko da herritarren aurrean, eta erronka bat har­tzea zertan datzan azalduko da». 
Izan ere, hori izango da aur­tengo Euskara Ari Duk lu­za­tutako egitasmoaren mui­na: bakoitzak erronka bat ezar­tzea bere buruari, eta horri, hamaika hilabetez eustea. 
Hori azaltzeko, hain zuzen, protagonismo berezia izango dute dagoeneko erronkan ize­na eman dutenek. Han jakinaraziko da, gainera, oraingoz zen­batek eman duten izena. 
Horrez gain, musika, tarte atsegina pasatzeko aukera eta hainbat sorpresa ere izango dira bertan. 
Bukatzeko, taldeko argazkia aterako dute, Biteri kanpoaldean.