Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Hitzarmena

2018/01/26, ostirala

Hitzarmena, Udalak eta Euskara ari duk

Luis Intxauspek eta Axun Larburu, elkarteko lehendakariak, sinatu zuten.
Luis Intxauspek eta Axun Larburu, elkarteko lehendakariak, sinatu zuten.

Udalak eta Euskara ari du elkarteak hitzarmena sinatu dute Her­na­nin 2018an zehar garatzen ari den egitasmoa diruz laguntzeko. Eus­kara ari du izeneko egitasmoaren helburua da herriko esparru desberdinetan (kalean, familian, lan munduan, lagunartean...) euskeraren erabilera areagotzea. Elkartea sortu berria da, hain zuzen ere, urtebeteko egitasmo hori garatzeko, eta egitasmoa dinamizatzeko pertsona bat hautatu eta kontratatu da. Udalak, hitzarmen honetan jasotakoaren arabera, elkarteari 40.000 euroko dirulaguntza emango dio.