Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Euskara Ari Du

2018/01/22, astelehena

Euskerari eusteko erronkak, neurrira

Otsailaren 3an emango zaio hasiera urtebeteko erronkari. Izenematea irekita dago.

Txikitako lagunekin gaztelaniaz egiteko hartutako ohitura aldatu eta euskeraz egitea; euskera ikasteko prozesuan laguntzeko, gaztelaniaz eran­tzun arren euskeraz egiteko eskatzea; edota alderantziz, gaztelaniaz egiten duenari, ulertzen duen heinean, euskeraz erantzutea. Horietxek dira hainbat herritarrek hartu dituzten erronkak, www.euskaraaridu.eus webgunean adierazi bezala.

Otsailaren 3an hasiko da, astebetez euskerari eusteko erronka. Abendura arte, nahi den astea aukeratu daiteke, parte hartzeko.

Otsailaren 3an hasiko da, 2018 urte osoa hartuko duen erronka: hernaniarrei astebetez euskerari eusteko luzatu zaiena.
Nork bere neurrira egokitutako erronka zein den pen­tsatu eta horri heldu beharko dio. Otsailean hasi nahi duenak izenematea irekita dauka 673 926 133 telefonoan, Larramendi kaleko lokalean edo www.euskaraaridu.eus webgunean.