Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani
EUSKARA ARI DU ELKARTEA

2018/01/12, ostirala

Urtebeteko erronkan, izenematea zabalik

Abenduaren 2an aurkeztu zuten urtebeterako erronka, Tilosetan.
Abenduaren 2an aurkeztu zuten urtebeterako erronka, Tilosetan.

Webgune berria martxan jartzearekin batera, izena emateko epea zabaldu du Euskara Ari Duk, ‘Baietz Hernanik!’ egitasmorako. Interneten, lokalean edo telefonoz apuntatu daiteke.

Otsailaren 3an abiatuko da Baietz Hernanik! egitasmoa, Euskara Ari Duren eskutik. Egun horretatik aurrera, 11 hi­labetez, erronkak betetzeari ekingo diote hernaniarrek.
Eta horretarako, dagoeneko zabalik dago izenematea. Aste­artean ireki zuten epea, web­gunea martxan jartzea­rekin ba­­tera: www.euskaraaridu.eus. Web orrian bertan apuntatu daiteke, formularioa beteta; Larramendi 11ko lokalean; edo 673 926 133 tele­fonora deituta.

Bakoitzak bere erronka, eta ekiteko hilabetea
Hizkuntza ohitura bat aldatzea da erronka, baina guztiek ez dute izango erron­ka bera. Nor­be­rak berea pentsatu behar du, eta hilabete bakoi­tze­rako, erron­ka bana au­ke­ra­tu deza­ke, gainera. Erronkari zein hilabe­tetan heldu ere, au­ke­ran izango da. Horretarako, hilero zabal­duko da izena ema­teko epea. Eta gero, hilean be­hin, par­te­har­tzaileei inkesta pasako die­te emailez, erron­ka­ren jarrai­­pena egiteko, eta egi­tasmoak izan duen eragina balo­ra­tze­ko. Bertan galdetuko zaie, erron­ka zein neurritan bete duten.
Erronkak ezberdinak izan arren, guztien helburua bera izango da: Hernanin euskeraz bizitzea. Horretarako, aldatu nahi dute ohitura, eguneroko harremanetan euskerara jo­tzekoa: «euskeraz dakigunok euskerari eutsi behar diogu, ahal den guztietan; eta eus­ke­raz ulertu bai baina hitz egitea kostatzen zaigunoi, eskatu behar diogu, euskeraz dakie­na­ri, euskeraz jarraitzeko».
Beraz, nabarmendu dute guztientzako moduko erron­kak badaudela: «denok izango duzue parte hartzeko aukera! Animatu eta eman izena!».