Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani
maixa zugasti XLII. irun hiria saria

2017/12/10, igandea

«Liburu hau bada sentsibilizatzeko modu bat»

Hilaren 1ean jaso zuen XVII. Irun Saria Maixa Zugastik.
Hilaren 1ean jaso zuen XVII. Irun Saria Maixa Zugastik.

‘L.A.A.’ liburuari esker jaso berri du XLII. Irun Hiria saria Maixa Zugastik: «sariari esker Ereinek ateak ireki dizkit, eta udaberrian argitaratuko dit beste eleberri bat».

Tolosarra da jaiotzez Maixa Zugasti, baina hamazazpi urte daramazki Hernanin bizitzen. Eta hemen pasatako istorio bat da, hain zuzen, XLII. Irun Hiria saria jaso berri duen L.A.A eleberriaren abiapuntua: «Hernaniko emakume batek deitu zidan laguntza eske, gi­zo­nak jipoitu zuela esanez. Eta lagundu genion medikutara, er­tzainetara...». 
Gertaera horrek pentsarazi zion, izan ere, «erakundeak-eta badoaz poliki-poliki au­rre­ra, baina denok ez ba­dugu zerbait egiten horrelako ger­taeren aurrean...».
Eta horrela bururatu zitza­ion, hain zuzen, eleberri sari­tu­a­ren ideia: «bertan irudika­tzen da argi eta garbi bikti­ma­ren psikologia, erasotzaile­are­na... azken finean, liburua sen­tsibilizatzeko modu bat da», dio Zugastik berak.

Martuteneko kartzelako langile bat, protagonista
Egitazko gertaera hori kon­tu­an hartuta, beraz, osatu du fik­zi­ozko istorioa Maixa Zu­gas­tik: «indarkeria matxista­ren inguruko thriller psiko­lo­gi­ko bat da. Hain zuzen, Mar­tu­teneko kartzelan lan egiten duen emakumezko psikologo bat da protagonista, eta han aurkituko du gizon bat preso dagoena». Azaldu du, testu­in­­­gu­ru horretan, hiriak, iba­iak... ga­rrantzia haundia har­tzen dutela.

Epaimahaiaren garrantzia
Aurreko ostiralean, hilaren 1ean, jaso zuen saria egileak, eta oraindik hunkituta hitz egiten du: «sariak garrantzia haundia dauka literatura mun­duan daukan prestigioa­gatik. Baina niri ilusio berezia egiten dit saria ematen duen epaimahaiagatik: Felipe Jua­ristik, Marijo Olaziregik, Jon Martin Etxebestek, Jon Korta­zarrek eta Arantxa Urretabiz­kaiak osatzen dute».
Ez hori bakarrik; eleberria argitaratzeko aukera eman dio Irun Sariak Maixa Zugas­tiri, eta dagoeneko aurkitu daiteke L.A.A. ohiko liburu-dendetan.
Gainera, Zugasti pozik da­go, «sariari esker Ereinek [ar­gi­ta­le­txeak] ate­ak ireki diz­ki­da­lako, eta udaberrian argi­ta­ra­tuko dida­lako beste elebe­rri bat: Sotto Voce, Gerra Zibilari bur­uz­ko nobela bat».

«Zerbait egin behar da!»
Eta horregatik guztiagatik es­kerrak emateko aprobetxatu zuen sari-banaketa Zugastik, baita gaiaren garrantzia alda­rrika­tze­ko ere. Izan ere, berak dioenez, gaia lantzea ezinbes­te­koa da, are gehiago, mo­men­tu honetan: «azken aste­o­tan hautsak arrotzen ari dira: Manadaren epaiketa da­go, ja­kin da iaz baino ema­ku­me gehi­ago hil direla aurten... Zer­bait egin behar da!».
Eta bide horretan, bereziki azpimarratzen du Zugastik Her­nanin lan asko egiten dela: «gauza garrantzitsu asko egi­ten ari dira Arrema­nitze­koak, adibidez; izugarrizko la­na egi­ten dute ikuspegi bai­korretik eta mutilak ere in­plikatuz».

«Azken aste­o­tan hautsak arrotzen ari dira: Manadaren epaiketa da­go, jakin da iaz baino ema­ku­me gehiago hil direla gaur... Zer­bait egin behar da!»

Hurrengo lana prestatzen
Momentu oparoa bizitzen ari da, be­raz, Maixa Zugasti: ele­be­rri sa­­ri­du­na ar­gi­taratu be­rri­tan, eta bes­te bat, la­bean sar­tzeko prest... Baina ez hori bakarrik, hu­rren­go is­to­rioa prestatzen harra­pa­tu du sa­ri­ak: «Herna­nin koka­tuko dut, ni­re haur­tzaroko iru­di ba­tzu­e­kin antze­kotasunak di­tue­lako: eskola bat, adinekoen egoitza ondo­an...», aurreratu du.

DATU INTERESGARRIAK
- Argitaletxea: Algaida
- Urtea: 2017
- Orri kopurua: 152
- Sinopsia: Donostian kokaturiko thriller psikologiko honek egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izuturik. Errealitatean bezalaxe, orri hauetan, maitasun istorioa dirudiena beldurrezko kontakizun bihurtuko da. Gezurra, izua, mendekua eta ankerkeria ohikoak izango dira, harik eta bakoitza bere bakardadea gainditzera ausartuko den arte.