Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko uztailak 15

Hernani
Karmen jaiak

2017/07/17, astelehena

Emozioz betetako eguna, Kaxkoak bizitakoa

Juan Carlos eta Iñaki Garmendia alkate berriak alboetan, eta omendutakoak erdian.
Juan Carlos eta Iñaki Garmendia alkate berriak alboetan, eta omendutakoak erdian.

Giro ederrean ospatu zituzten Karmen jaiak, Kaxkoko auzotarrek.

Momentu bereziak izaten ditu Karmen egunak urtero, Her­na­niko Kaxkoan; eta atzokoan ez zen gutxiago izan. Iñaki eta Juan Carlos Garmendia Alberdi anaiek alkate makila jaso zu­tenean, edota herriko mer­ka­tari ohiak omendu zituz­te­nean, emozioz betetako uneak  bizitu zituzten auzotarrek.
Hortik aurrera, festa giroa nagusitu zen Kax­koan, egun osoan zehar. Etxera joa­teko gogorik ez zuten, behintzat!

Herritar asko animatu ziren sardin-jatera, afalorduan.
Txapelketetako irabazleak, sariekin.