Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko uztailak 15

Hernani
Karmen jaiak

2017/07/16, igandea

«Orain arte behetik ikusita, gaur guk alkate makila hartzea poz haundia izango da»

Txikienak ere animatu ziren, Skate Txapelketan.
Txikienak ere animatu ziren, Skate Txapelketan.

Kaxkoko alkate izendatuko dituzte Juan Carlos eta Iñaki Garmendia Alberdi, 70 urtez Zinkoenea tabernan aritu ondoren. Gaurkoa dute egun haundia, Karmen jaiek.

Pelota partiduekin goizean, eta Skate Txapelketarekin eta kontzertuekin arratsalde-ilun­tzean, hasi zen giroa pizten atzo, Kaxkoan. Baina gaurkoa izango dute egun haundia, aurtengo Karmen jaiek.
Mezarekin eta dianarekin hasiko dute eguna, eta eguer­diko 12:00etan lehertuko da festa, txupinazoarekin. Eta orduan biziko dira jaietako momentu berezienak: alkate makila hartuko dute Iñaki eta Juan Carlos Garmendia Alberdi anaiek. «Oso pozgarria izan da guretzat, oso garrantzitsua; egindako lanaren errekonozi­mendu bezala hartu dugu», kontatu dio Iñakik Kronikari.
Makina bat urte egin di­tuz­te biek, Zinkoenea tabernan: «70 urte egingo zitu­en Juan Carlosek bertan, eta nik 4-5 gutxiago. Aitonak eta amonak ireki zuten taberna, eta orain familiakoek jarraituko dute, Jonek eta Ainarak. Ea bera­ie­n eskutik iristen den taberna 100 urte betetzera. Zifra magi­koa da hori». Izan ere, 1923ko uztailaren 23an jarri zuten Zin­koenea ta­berna martxan.
Jubilatu berritan izenda­tu­ko di­tuzte Kaxkoko alkate: «orain arte behetik iku­si­ta, gaur guk alkate ma­ki­la hartzea, poz haundia izango da».

Beste lau merkatari jubilaturi ere, omenaldia
Beraiek alkate makila hartu ondoren, beste lau merkatari jubilatu berri ere omenduko dituzte bertan: Mari Fé Lucas Moral, Rosi Arbona Goienetxea, Iñaki Imaz Etxeberria eta Ana Munduate Iruretagoiena.
Eta hortik aurrera, bazkari herrikoiak, karta eta kaleko jokoek, puzgarriek, eskulanek, txokolatadak... hartuko dute Kaxkoa, sardin-jate tradizio­na­­larekin bukatzeko, ilun­tze­an, aurten­go Karmen jaiak.

KARMEN JAIAK 2017
GAUR, Kaxkoan

09:00, Meza Agustindarren elizan, Kaxkoko hildakoen omenez.
09:30, Diana.
12:00, Jaien hasierako txupinazoa. Alkateak: Juan Carlos eta Iñaki Garmendia Alberdi. Omenduak: Mari Fé Lucas Moral, Rosi Arbona Goienetxea, Iñaki Imaz Etxeberria eta Ana Munduate Iruretagoiena. Gero, balkoi apaintze lehiaketa, eta trikitixa Kaxkoan zehar.
14:00, Bazkari herrikoia, Plaza Berrin.
16:30, Karta-jokoak, Andre kalean. Bikoteak: mistoak edo bi emakumez osatutakoak.
16:30, Toka, igela eta botea, Kale Nagusian.
17:00-19:00, Puzgarriak eta eskulanak, Plaza Berrin.
18:00, Txokolatada, Plaza Berrin.
20:00, Sari-banaketa: kartak, jokoak eta balkoi ederrena.
20:00-22:00, Sardin-jatea.
22:30, Txupinazoa, jaiari bukaera emateko.

Esku pelota eta pala partiduek jarri zuten giroa, atzo goizean, Tilosetan.
Herriko musika taldeek jo zuten iluntzean, Tilosetan.