Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
Txantxangorri elkartea

2017/06/29, osteguna

Compack Sporting Txapelketa larunbatean, Arkalen

Zapiain eta Urrestarazu, Pichon Colombaireko txapeldunak.
Zapiain eta Urrestarazu, Pichon Colombaireko txapeldunak.

San Joan jaietako azkenekoa izango da, Txantxangorrik antolatuta.

Makina bat txapelketa antolatu ditu Txantxangorri elkarteak, San Joan jaien bueltan; eta larunbat honetan egingo du azkena: Compack Spor­ting Txapelketa, Arkalen (Oiartzun).
Bosgarren edizioa izango du txapelketak, eta 25 plateretara jokatuko da. Bertan eman beharko da izena, 08:30etatik 09:00etara. Bukatzean, Santa Barbaran egingo dituzte luntxa eta sari banaketa.

«Arrakasta haundia», jaien aurreko probek
Jaien aurretik jokatu ziren bi txa­pelketek, «arrakasta haundia» izan zutela nabarmendu dute. Foso Unibertsaleko plater tiraketan, Hondarribian, 43 partehartzaile izan ziren, eta Oscar Redondo nagusitu zen, plater guztiak jota. Eta Pichon Colombairean, Urnietan, txapelketako errekorra bota zuten, 141 tiratzailerekin; Juan Manuel Zapiain nagusitu zen maila lokal-sozialean, eta Miguel Urrestarazu probin­tzialean.

Oscar Redondo, Foso Unibertsaleko plater tiroketan onena.