Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
Ganboa Iturri

2017/05/01, astelehena

Izenematea irekita, hurrengo saiorako

Ganboa Iturri elkarteak antolatzen duen Elkarbizi programako hirugarren saioa maiatzaren 10ean izango da, 19:00etan Biterin. Oraingoan, Sufrimenduaren sozializazioa eta jazarpen indarkeria izango dituzte hizpide, eta Fabian Laespada izango da hizlaria; Bakearen aldeko Koordinakundea taldeko borezamailea izana. Ize­nematea beharrezkoa da ikastaroan parte hartzeko, eta horretarako epea irekita dago maiatzaren 8ra arte: ganboiturri@gmail.com.