Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
hernaniko gazte mugimenduaren koordinadora

2017/04/30, igandea

«Gazte mugimendu zabal eta anitza», bilduta

Hernaniko Gazte Mugimenduaren Koordinadorara bildu diren gazte eragileetako ordezkariak, aurkezpenean.
Hernaniko Gazte Mugimenduaren Koordinadorara bildu diren gazte eragileetako ordezkariak, aurkezpenean.

Hernaniko Gazte Mugimenduaren Koordinadora sortu berri da, «gazte mugimenduaren baitan sortu diren eragile ezberdinen arteko elkarrekintza eta kohesio falta konpontzeko». Irekita dago.

Hainbat gazte talde daude Her­nanin, eta horiek guztiak batzeko eta denen arteko el­kar­lanerako, Hernaniko Gazte Mu­gimenduaren Koordina­do­ra sortu berri dute hainbat taldek.  
«Koordinadora zabal eta ire­kia osatzeko asmoa» azaldu du­te, «eragile bakoitzaren au­to­nomia osoa errespetatu eta elkar elikatuko duena». Ho­rre­ga­tik, egingo dituzten bilera guztiak irekiak izango direla azaldu dute, eta kudeaketaren ardura txandakatu egingo dela. Azpimarratu dute irekia dela, eta «gazte mugimenduko era­gile eta gazte orori gon­bi­da­pena» luzatu diote, koor­di­na­doran izena emateko, ‘Her­na­niko Gazte Mugimendua’ izenpean sare sozialetan sortu dituzten kanalen bidez.

Eragile desberdinak elkartzea, helburu
«Gazte mugimendu zabal eta anitza Hernanin betiko erre­a­li­ta­tea» izan dela dio Koor­di­na­do­rak, eta egun, «bizi du­gun gaz­te pro­blematikaren au­rrean an­tolatutako gazte­ak asko» direla.
Baina «gazte mugimen­duaren baitan sortu diren eragile ezberdinen arteko elkarrekintza eta kohesio falta» nabaritu dituztenez, «gazte eragile guztiak bilduko dituen Koordinadora sortzea» erabaki dute.
Oraingoz, 12 talde edo eragilek eman dute izena: Kanika, Langile Prekarioen Sarea, Sutu, Ernai, Urrunegi, Denak Ala Inor Ez, Kontra­kan­txa Gaztetxea, Kritikherri, Gaz­te Bizilagunak, Gazteak Kalean Hitzarrik euskara taldea eta Ikasle Abertzaleak taldeek, hain zuzen.
Baina «eragile eta gazte orori gonbidapena» luzatzen dietela azpimarratzen dute, «guztion jardunak koordinatu eta bide berean borroka egin dezagun».