Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Asteartea2019ko martxoak 19

Hernani
askekintza

2017/02/18, larunbata

«Jai Batzordea zoriondu nahi dugu»

Hartutako erabakia txalotu du Askekintza taldeak, Facebooken daukan orrialdean.

Aurreko larunbatean eman zuen Kronikak Jai Batzor­dearen erabakiaren berri: San Joanetako egun batean, ekainaren 27an, ez da sokamuturrarik ezta zezen txikirik izango. Erabaki horren harira, elkartearen iritzia plazaratu du Askekintzak, taldearen Facebook orrialdearen bidez: «hemendik, Jai Ba­tzor­dea zoriondu nahi dugu bere jarrera irekiarengatik». 
Dena den, ohartarazi dute gehiago eskatuko dutela: «la­nean jarraitu behar dugu animaliadun jai guztiak kendu arte».