Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani
Udala - Zerbitzu Sozialak

2017/02/12, igandea

BiziPoz programa martxan, «zahartze aktiborako»

Ostegunean egin zuten aurreneko saioa, Biterin. Argazkia: Hernaniko Udala
Ostegunean egin zuten aurreneko saioa, Biterin. Argazkia: Hernaniko Udala

BiziPoz programa jarri dute martxan Hernaniko Zerbitzu Sozialek, 55 urtetik gorako herritarrentzat. Otsailetik ekainera bitarte, astean behin egingo dituzte saioak, zahartze aktiboa sustatzeko.

Adinekoentzat, programa berri bat jarri dute martxan, Hernaniko Zerbitzu Sozialek. BiziPoz programa abiatu dute, «zahartze aktiboa sustatzeko». Otsailetik ekainera izango da egitasmoa, eta astean behin egingo dituz­te saioak.
«Herritar aktiboak eta par­te­hartzaileak nahi ditugu Her­na­nin, txikitatik hasi eta hiru­garren adinera arte», azaldu du Udalak. Eta nabarmendu du, apustu horren emai­tze­ta­ko bat dela BiziPoz ekimena, jubilatuen mahaiaren harira sortu dena.

15-20 laguneko taldea
Programa honetarako, 15-20 laguneko taldea osatu dute. Ostegunean egin zuten aur­kez­pena eta aurreneko saioa, eta hemendik aurrera, astero elkartuko dira Biterin. Bertan, haien intereseko gaiak lan­du­ko dituzte, eta dinamiza­tzai­le­az gain, saio bakoitzerako auke­ra­tutako gaian aditua den nor­bait egongo da, saioa gidatze­ko.
Baina edukiak landu baka­rrik ez, proiektu bat ere disei­na­tuko dute BiziPoz programa­ko par­te­har­tzaileek: herria­ren­tzako interesgarria izan dai­te­keen pro­grama edo ekimen sozial bat.