Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko ekainak 16

Hernani
Udala auzokonposta

2017/02/11, larunbata

Auzokonpostarako bost etxola berri jarri ditu Udalak

Argazkia:?HERNANIKO UDALA
Argazkia:?HERNANIKO UDALA

Etxolak jarri dituzte Txantxillan, Gartzia Goldarazen, Elizatxon, Bidebieta plazan eta Etxeberri auzoan. 43 daude orain, Hernanin.

Bost etxola berri jarri ditu Hernaniko Udalak, herriko bost toki desberdinetan, auzo­konposta egiteko. Zehazki, to­ki hauetan daude etxola berriak: Txantxillan, Elizatxon, Gartzia Goldara­zen, Bidebieta plazan eta Etxeberri auzoan.
Etxola bakoitzean, 22-23 fa­miliak hartuko dute parte, eta dagoeneko hasi dute for­ma­kuntza, aste honetan bertan.

Guztira, 43 etxola Hernanin
Bost etxola berri horiekin, dagoeneko 43 dira Hernanin, auzokonposta egiteko dauden etxolak, herri osoan zehar. Horietan guztie­tan, 1.635 dira konposta egiten duten fami­li­ak: 945 familiak auzo­kon­pos­ta egiten dute, eta beste 690 familiak, berriz, auto­konposta lantzen dute.