Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko iralak 19

Hernani
kontzentrazioa

2016/06/27, astelehena

Animalien aldeko kontzentrazioak, azken egunetan


Festetan animaliak ez erabiltzearen aldeko hainbat talde eta lagunek kontzentrazioak egin dituzte Plazan, azken bi egunetan. Sokamuturraren bueltan izan dira bi kontzentrazioak. Atzo esaterako, Askekintza taldeko kideek plazan jarri zuten pankartak hala zioen: «Festak ospatu, animaliak askatu». Herenegun, koadrila egunean, lixkarra izan zen sokamuturraren aldeko eta aurkako lagunen artean, eta Orain Hernanik! gertaera salatu zuen sare sozialetan: «salatu nahi dugu sokamuturraren kontra pankarta bat zuten lagunek jasan duten erasoa». Bide batez, sokamuturraren aurkako hurrengo protestaren berri ere eman zuten: gaur 06:45etan,  Plazan. n