Misiolari oblatuen historia desfile bidez kontatua

Mikel Aginagalde Ugartemendia 2016ko eka. 27a, 02:00

- MIKEL AGINAGALDE -

Helduenek ondo gogora­tzen dute gazteagoak zire­nean orain Garcia Goldaraz auzoa dagoen lekuan Mu­rua izeneko jauregi bat egon zela, eta bertan Maria Sortzez Garbiaren Misiolari Oblatuak kongregazioko per­­tsonak bizi zirela. Erai­kin hark hainbat erabilera izan zituen iraun zuen bitar­tean; besteak beste, ikastetxe politiko erlijioso gisa erabili zuten edota parrokia moduan. Mi­sio­lariek bi helburu nagusi izan zituzten; batetik, haur eta gazteak heztea, eta bes­tetik, ebanjelioa zabaltzea. 

«Aspalditik pentsatua genuen aurtengo gaia»
«Urtero gai historikoa alda­tzen dugu eta aurten as­palditik pentsatuta genuen bat aukeratu dugu» dio Jon Oñatek, konpartsako par­tai­­­deak. Murua jauregia «ederra eta ikusgarria» zela oroitzen du, baita bertara askotan hurbiltzen zirela ere. «Ume moko batzuk ginenean bertan zegoen lursailetik fruituak hartzen genituen, eta palan ere jolasten genuen hango frontoian».

Dokumentazio lana
Oroitzapenak bakarrik ez, San Joan Konpartsakoek ere dokumentazio lana egi­ten dute urtero. Garai histo­ri­koa aukeratu ondo­ren in­for­ma­zio bilaketa egi­ten dute Her­naniko historia eza­gutu eta ezagutzera ema­­teko: «ez da soi­lik mo­zo­rrotu eta des­filean atera­tzea, iraganak utzitakoa be­rreskuratzen saiatzen ga­ra».  Zentzu horre­tan, aur­ten­goan ere liburuxka bat argitaratuko dute argazki eta datuekin eta eskuragarri egongo da nahi due­na­ren­tzat.
Prestaketari dagokionez, ia bi hilabeteko lanaren on­doren guztia atonduta edu­kitzea lortu dute. Buru­haus­te handiena karroza egitea izan da. Lan mardula egin ostean, lortu dute egurrez eginiko tramankulua amai­tzea. Gabriel Zelaiako lokal batean sortu dute, ez arazo gutxirekin. Izan ere, daukan tamaina handia oztopo izan da eskulana ondo egiteko. «Egunean bertan muntatu beharko dugu atetik ez baita aterako duen neurria dela eta» dio Oñatek. Gainera, desfilean aterako diren pertsonaien jantziak ere beraiek eginak dira ia guztiz: «lan gogorra da egin beharrekoa, baina pena merezi duelakoan gaude».

70 partehartzaile
Gaur egun 70 bat pertsonak hartzen dute parte, dan­tzari, garaiko pertsonaia eta k­a­rro­zako kideen artean. Gehienak helduak dira, na­hiz eta gazte batzuk ani­ma­tu ohi diren. Belaunaldi berriek ospakizu­naren le­kukoa hartzearen inguruan Oñatek zera dio: «jende berri eta gaztea era­kartzea ezinbestekoa da ohi­tura honek aurrera egin dezan». Ekitaldiari doinua jar­tzea­ren arduradunak, bes­tetik, Musika Eskolako lagu­nak  izango dira. Desfilearen be­rezitasunetako bat, hain zu­zen ere, grabatutako musi­karik ez erabiltzea da. 
Aurtengo azaroa, bestal­de, berezia izango da San Joan Konpartsako partaide­en­tzat. Izan ere, Argenti­na­ko Nekotxea Euskal Etxeak gonbidatu ditu, bertako Kul­tura Astera. Jon Oña­teren iritziz «ohorea da gu­retzat horrelako ekitaldi batera joan ahal izatea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!