Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
udala prentsa oharra

2016/05/22, igandea

Hernaniko esperientzia, Zero Waste Europe elkartearen topaketan

Intxauspe alkatea, topaketan.
Intxauspe alkatea, topaketan.

Capannorin bildu dira Luis Intxauspe alkatea eta Europako Zero Zabor udalerrietako ordezkariak «urteotan eman dituzten aurrerapausoak trukatzeko eta etorkizuneko estrategiak jorratzeko».¡

Zero Waste Europe elkarteak antolatuta, Capannorin bildu dira Europako Zero Zabor udalerrietako ordezkariak, Luis Intxauspe alkatea, barne. Uda­lak jakinarazi duenez, bertan bildu dira «urteotan eman dituzten aurrerapausoak trukatzeko eta etorkizuneko estrategiak jorratzeko».

Hernaniren esperientziaz
Bertan, Intxauspek «2009an atez ateko sistema Hernanin ezarri zenetik, birziklapena sustatzeko eta errefusa ahalik eta gehien murrizteko Udalak egin dituen ekimenen berri emango du Europako ordezkarien aurrean. Etxeetan gaikako bilketak emandako emai­tzen berri emango du: «2009an %24a birziklatzen zen Hernanin, eta, egun, %80tik go­ra». 
Bukatzeko, Udalak «kon­tsumo ohitura arduratsuak» sustatzeko egin duena azalduko du: «arraina erosteko tupper berrerabilgarrien erabilera, erosketak egiteko poltsa berrerabilgarriak...».

Hainbat proiektuei, bisita
Horrez gain, Udalak azaldu du «Euro­­pako udal ordezkariek, Capannorin abi­an dauden zenbait proiektu bisitatuko» dituztela. Izan ere, «Europako lehen Zero Zabor herria da» italiarra, eta beraz, «aintzindaria estrategia honetan».