Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani
Hernanin Zero Zabor eta Udala - Rossano Ercolini

2016/05/06, ostirala

«Errausketa iragana da; etorkizuna behar dugu!»

Rossano Ercolini Hernanin izan zen 2010ean ere. Argazkia: Argia
Rossano Ercolini Hernanin izan zen 2010ean ere. Argazkia: Argia

Rossano Ercolini, Zero Waste Europeko lehendakaria Hernanin izango da bihar. Ercolini Italiako errausketaren kontrako mugimenduaren liderretako bat, eta Goldman Price saria ere jaso zuen 2013an. 6 urte beteko dira astelehenean Atez Atekoa martxan jarri zenetik, eta hainbat ekitaldi izango dira herrian Hernanin Zero Zaborrek eta Udalak antolatuta, tartean, biharko hitzaldia; 12:00etan, Biterin.

Aurten sei urte dira Her­na­nin Atez Atekoa jarri zela. Europan ematen dituzun hitzaldietan aipatu izan du­zu Hernaniko kasua. Nola ikusten duzu? 
Hernaniri buruz hitz egiten dudanean, bai Europan eta baita beste herrialde batzuetan ere, azpimarratzen dut Europako jarduera onena dela, emaitzei dagokienean, eta jendearen parte-hartze eta inplikazioan. Hasteko, Hernani, eta Zero Zaborren aldeko Euskal Herriko beste herri batzuk, eredu dira Espainian, beste herri askotan ez baitira ari ohitura onenak hartzearen alde.

Gipuzkoan eztabaida da: Atez Atekoa edo Edukiontzien Sistema.
Atez Ateko bilketa da sistema bakarra, zabor bereizketa maila benetan altua ahalbidetzen due­na. Gaikako bilketan emaitza onak lortu nahi badituzu, siste­ma hau aukeratu behar duzu. Errausketa edo zabortegia nahia­go badituzu, sistema tradizionala (errefusaren kudeaketa barne)  aukeratu dezakezu, zaborren suntsitzean oinarritua. Italian, atez atekoa auzoetan bakarrik aplikatuta, zaborren %80 gaika biltzera iristea lortu da, erraus­keta eta zabortegia saihestuz. Bi­tar­tean, zerbitzuen kostuak jaitsi egiten direnez, bestelako lan garbiak bultzatzen ari dira.

Gi­puz­koan azken urteetan pro­i­­­­ektua geldituta egon da; lege­aldi honetan, aldiz, berriz ere martxan jartzea erabaki dute.  
Errausketa zaharkitutako tekno­logia da, etorkizuneko baliabi­deak alferrik galtzen dituena. Era berean, kutsadura iturri haundia da, eta ondorioz, gure osasuna eta ingurugiroa babesteko beha­rra daukagu. Errauskailua baldin badaukazu, ez dago baliabiderik gaikako bilketarako eta praktika onetarako. Errausketa iragana da, eta etorkizuna behar dugu! Era berean, beharrezkoa da baliabide natural eskasiari aurre egitea, materialak berreskuratuz, eta ez, errez. 

Zure ustez, zein dira errauskailu bat jartzearen ondorioak?
Errausketa da zaborra ku­de­a­tzeko biderik txarrena; oso ga­res­tia da, ez du lanposturik sortzen komunitatearentzako eta 30 u­r­tetarako eraikitzen baduzu, hu­ra elikatu behar duzu, eta on­dor­ioz, birziklatzea eta kon­pos­ta egi­tea baztertzen duzu. Osa­sun ara­zoei dagokienez, be­rriz, saihestu badaiteke, arris­ku­rik txikiena hartzea ere ez da onar­garria. Beraz, osasuna, in­gu­rugiroa eta ekonomiarentzako errausketa bai­no aukera hobeak badaude, zergatik sustatu en­pre­sa batek bultzatzen duen horrelako tek­no­l­ogia garestia?

Europako Zero Zabor mugi­men­d­uko presidentea zara. Nola ikusten duzu Europa?
Jasangarritasunaren aldeko arra­­­­zoiez gain, bereziki, arrazoi ekonomikoak medio, Europan za­baltzen ari da ekonomia zir­ku­la­rra eta Zero Zabor mugi­men­dua. Datozen 25 urteetan %75 egin­go du gora baliabide natu­ra­len beharrak. Hau oso inpor­tan­tea da manufaktura enpre­sen­tza­ko: zabortegietatik balia­bide na­turalak atera behar ditu, gure kontinentea baliabide natu­ralak inportatzera behartuta baitago.

Zein da, zure ustez, Zero Zabor gizarte baterako bidea?
Zero Zabor gizartea hasten da ko­munitate lokalen ardurarekin eta atez atekako bilketan inpli­ka­tuta. Jendeak eta gaikako bilke­tak egiten dute diferentzia. Zero Zabor da 'benetako demokrazia', konponbidea herritarren eskue­tan jartzen baitu. Politikariek mezua ulertu beharra daukate, jendearekiko zubiak irekiz eta parte-hartzearen alde eginez.

Goldman Environ­met Prize saria irabazi duzu. Egindako­aren errekonozi­men­dua ote?
Noski. Italian Zero Zabor zabal­tzen egindako lanaren eta azken 30 urteetan nire herrialdean erraus­kailuak garaitzen eginda­ko lanaren errekonozimendua da.

Liburu bat argitaratu berriz du­zu, Ez dezagun etorkizuna erre. 
Liburua da tokiko komunitateak eta sustraiak babestearen alde irabazitako borroken inguruko is­to­rioa. Gogoratu: gure umeak ba­bes­tu behar ditugu, eta uzten di­tu­­gun hondakin eta soberakinei be­­giratu behar diegu, baina etor­kizuneko belaunaldien begiekin. Gure planetaren zaintzaileak bes­terik ez gara. Planeta ez da gurea!

2010ean Hernanin izan zinen, eta bihar bueltan izango zara. Zeri buruz ariko zara?
Sei urte hauetan irabazi ditudan bo­rroken inguruan ariko naiz. He­­rritarren alde apaletik ere, ez­­­­-o­hiko borrokak irabazi daitez­ke, etor­kizunaren ordezkari mo­duan ari garenean. Hernanin iragane­ra bueltatzen saiatzen ari dena, etor­kizuna geldiarazten ari da, eta ezinezkoa da. Hernani Euro­pa­ko Zero Zabor komunita­tea­ren parte da.  Hobetu behar bada, egin be­harra dauka­gu, baita erraus­ketari etorkizuna erretzen utzi ga­­be. Hernaniarrek harro egon be­har dute hartutako bidearekin! yy