Egin topa, Muzki koadrilarekin

Mikel Aginagalde Ugartemendia 2015ko eka. 25a, 02:00

MIKEL AGINAGALDE

Neska-mutil koxkorrak zirenetik dabiltza elka­rre­kin, eta jada 50 bat urte dira koadrila sortu zutenetik. Hasieran dozena bat biltzen ziren Atsegindegi inguruan, gehienak han bertan bizi baitziren, baina gerora kide berriak gehitzen joan dira denboran zehar.
Gazte horiek orain zaha­rragoak dira, baina festan ari­tzeko ilusio berbera man­­tentzen dute. Ana Aran­buru koadrilako kidea da, eta bere iritziz San Joan jaien funtsa ez da urteekin galdu, bai aldiz, parranda egiteko era. Lehen gautxo­riak egunean zehar ibiltzen ziren hona eta hara algaran eta dantzan, eta orain os­te­ra, giro gehiena, gazteen ar­tean behinik behin, gauean egoten da.
Orain urte batzuk, gai­nera, txarangak izaten ziren kale animazio nagusia, eta Aranburuk dioenez, izerdi patxetan amaitzen zuten beti. Gauean, aldiz, ordu bietarako neka-neka eginda amaitzen zuten berbenan, eta oilasko errea eta txan­paina hartu ondoren ohera joaten zirela aitortzen du. Beste kide batzuk, ordea, parranda amaitu ostean Fagollagara joaten ziren, errekan bainu bat hartzera.

Omenduak, pozik
Topa egitearen ekimenari dagokionez, koadrila batze­ko balio behar duela dio Aran­buruk, eta egun horre­tan ospakizun berezi bat egingo dutela aitortu du. Hala ere, betiko usadioari jarraitzeko asmoa dute; lehenik eta behin hamaike­takoa egingo dute Hernani­ko kaleetan, ondoren kaleji­ra eta brindisa, eta azkenik, urtero legez, Astigarragako Kako jatetxera joango dira bazkaltzera
Bestalde, Muzki koadri­­la­koek diote oso ongi irudi­tzen zaiela San Joanetan herriko talde eta eragileak izatea omenduak, modu  ho­rretan, herritarren lana eta ekarpenak aitortu eta zorion­tzen baitira. Beraien­tzat sorpresa izan da brin­disa egin behar dutela jakitea eta egun polita izango dela uste dute.

«Oilasko errea eta txanpaina hartu ondoren ohera joaten ginen».

Akatsa argitu nahian
Azkenik, Muzki koadrila­koek taldearen izena al­darrikatu, eta argitu dute taldearen izena Muzki dela, eta ez ‘Muski’, hainbat lekutan agertu den bezala.
Beraz, hitzordua jarrita dago; gaur, koadrilen egu­na, eguerdiko 13.00ean Gu­darien Enparantzan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!