Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Goizueta
Goizueta Txino auzoko jaiak

2016/05/14, larunbata

Asteburu osoa iraun zuen suak!

Beti bezala, dragoiak piztu zuen jaien sua Txinon.
Beti bezala, dragoiak piztu zuen jaien sua Txinon.

Dragoiak piztu zuen Txino auzoa aurreko asteburuan, eta festarik ez zen faltatu. 150 bat lagun bildu ziren herri bazkarian.

Dragoiak sua piztu bai, baina jai giroa itzaltzea majo kosta zi­tzaien Txino auzoan, aurreko aste­buruan. Ostiralean hasi eta larunbatean bukatu, ederki pa­sa zuten, auzoan egon ziren guztiek.

Juan Miel Apezetxea eta Alvaro Legarreta, musean
Julio Soto eta Aitor Mendi­lu­ze­ren bertsoekin ekin zieten festei, Zubiondo tabernan, ordu­be­teko saio bizia eskainita. 
Eta segidan, mus txapelketari egin zioten tartea bertan, 17 bikoterekin. Denetan onenak, eta ar­ku­me bana etxera eraman zu­te­nak, Juan Miel Apezetxea eta Alvaro Legarreta izan ziren, fi­na­lean irabazita Josu Nar­bar­te­ri eta Viceni; bogabantea eta txa­kolin botila eraman zu­ten haiek.

Kroseko azkarrena, Señoran
Larunbateko Krosean, berriz, Unai Señoran izan zen azkarrena seigarrenez, 20 korrikalariren artean (9 goizuetarrak; Martin Etxeberria aurrenekoa).
Giro ederrean egin zuten bazkaria ere, 150 bat lagunekin. Herritar ugari bildu ziren zunba ikasteko ere, plazan, bi kubatarren eskutik. Eta musika ez zen gelditu gauean ere!