Profesionaletara eginen du salto Iker Salaberriak, azaroan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 7a, 02:00

Aukera zirudiena egia bilakatu da Iker Salaberria esku pi­lo­tari goizuetarrarentzat; eta ametsa errealitate. Profe­sio­naletara eginen du salto azaroan, eta hileko bigarren asteburuan izanen du debuta, Aspe enpresarekin; azaroaren 8tik 10era.

20 urte bete berri ditu Sala­berriak, joan den asteko ostegunean; hain justu, Asperen deia jaso zuen aste berean: «urtebetetze opari onena izan da. Oso emozionatuta nago. Niretzako se­ku­­lako albistea da jakitea pro­fesionaletan debuta egiteko aukera izango dudala», azaldu du goizuetarrak.

Horregatik, Aspek beregan «jarritako konfiantza» eskertu nahi izan du, eta bere «maila onena» eskaini nahi du, esku pilotari onenen artean.

Bi urterako kontratua si­na­tu du Salaberriak Asperekin, eta beraz, 2021eko azarora arte ariko da haiekin, gutxienez.

Afizionatu mailan makina bat txapela jantzitakoa da Sa­laberria, torneo garrantzitsu­enetan: Biharko Izarrak, Mue­bles Polque edota GRAVNI txapelketetan nagusitu da, besteak beste. Hori horrela, badira hilabeteak, maila gorenera pa­satzeko hautagaien artean ze­goela goizuetarra, eta aurreikuspenak bete dira: beste or­dez­kari bat izanen du Goizue­tak, profesional mailan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!