Ikasturte honetan ikastarorik eskaini nahi?

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 6a, 02:00

Urtero bezala, Goizuetako Udalak deia egin die 2019-2020 ikasturtean zehar ikastaroren bat eskaini nahi dutenei. Gaur arte aurkeztu dezakete euren proposamena. 

Eskaintzarekin batera, pro­posamena aurkeztu behar izanen da, hau da, ikastaroaren deskribapen zehatz bat: zer den, ordutegia, prezioa, nori zuzendua, iraupena...

Bestalde, baldintza bat ere jarri dute: ikastaroa eskain­tzen duenak autonomoa izan behar du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!