San Agustin eguna ospatu zuten, beste behin ere, goizuetarrek Artikutzan. Urtero bezala, ateak ireki zituen, eta bertara hurbildu ziren festaz gozatzera. Mahaiaren bueltan kontu-kontari aritzeko tartea ere izan zuten, baita Artikutzaren argazki zaharrak ikustekoa ere. Aurten bete dira 100 urte Donostiako Udalak finka erosi zuenetik.