Jokoa eta grina frontoian, nahi adina

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 20a, 02:00

Festa garaian lanean aritzen denik ez da sekula falta izaten, eta halaxe gertatu da Goizuetan ere. Fiestek iraun bitartean hainbat pilota txapelketa jokatu dituzte frontoian. 

Umeen egunean Umore Onako pilota eskolako pilotariak aritu ziren. Umeen mailan, Eñaut Aranberrik eta Josu Alsuak 18 eta 11 irabazi zieten Mattin Garmendia eta Haritz Aranberriri, eta Alize Sagar­duik eta Araitz Legarretak 22 eta 12, Mikel Zurutuza, Beñat Narbarte eta Mañel Segesi. Kimuetan, berriz, Xabet Ape­ze­txea eta Axel Salaberria izan ziren txapeldun, 22 eta 8, Anartz Lujanbio eta Adur Sagarduiren kontra. 

Hurrengo egunetako partiduei dagokienez, gazten artekoak horrela geratu ziren: Oihan Legarreta-Xuban Iturbe 16, eta 18 Aiur Elizazuk eta Eukeni Etxenikek; Egoitz Elizegi-Beñat Apezetxea 18 eta 10 Oier Zabaleta-Mikel Leonet; eta Uitzi-Iruretagoiena 18 eta 16 Salaberria-Uzkudun. 

Lehendabiziko mailako afizionatuetan, berriz: Apeze­txea-Uzkudun 22-15 Etxeza­rre­ta-Arrate; eta Iker Salaberria-Uriondo 22-13 Espinal-Mariez­ku­rrena. Goizueta eta Ara­noren arteko aurrez aurrekoan, berriz, Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetxeak 20 eta 22 galdu zuten Huizi eta Lizea­garen aurrean.

Frontoia egunero beteta egon da, eta pilotarien adinako maila erakutsi dute hainbat txokotatik gerturatu diren zaleek ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!