Beste sei partidu, datozen egunetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 14a, 02:00

Pilota partiduak ohikoak iza­ten dira Amabirjin fiestetan, eta aurten ez da gutxiagorik izanen. Igandean izan ziren aurrenekoak, Umeen Egunare­kin, eta igandera bitarte beste sei partidu izanen dira bihar, larunbat eta igande artean. Jardunaldi guztiak frontoian izanen dira, eguerdiko 12:00e­tan hasita.


Bi maila

Ohi bezala, bi kategoriatan jokatuko dute. Aurreneko par­tidua gazteen artekoa izanen da, beti; eta bigarrena, aldiz, lehendabiziko mailako afizio­na­tuen artekoa.


FIESTETAKO PARTIDUAK

OSTEGUNA, 15. 12:00etan

- Gazteen artekoa: Oihan Legarreta-Xuban Iturbe/Aiur Elizazu-Eukeni Etxenike.

- Lehendabiziko mailako afizionatuak: Apezetxea-Uzkudun/Etxezarreta-Arrate.


LARUNBATA, 17. 12:00etan

- Gazteen artekoa: Egoitz Elizegi-Beñat Apezetxea/Oier Zabaleta-Mikel Leonet.

- Lehendabiziko mailako afizionatuak: Iker Salaberria-Iker Elizegi/Olaizola III-Mariezkurrena.


IGANDEA, 17. 12:00etan

- Gazteen artekoa: Uitzi-Iruretagoiena/Salaberria-Uzkudun.

- Lehendabiziko mailako afizionatuak: Aitor Aizkorbe-Antton Apezetxea/Huizi-Lizeaga.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!